Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Hitzaldia. La inoculación de viruelas en las provincias vascas en el siglo XVIII

20/05/2024 19:00 - 20:45

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloaren barruan:

La inoculación de viruelas en las provincias vascas en el siglo XVIII

Inokulazioa baztanga epidemien aurkako prebentzio metodo eztabaidagarria izan zen, XVIII. mendeko Europan erritmo desberdinetan hedatu zena. Euskal lurretan erregistratutako lehen inokulazio kanpaina 1771koa da, eta monarkia hispanikoko lehen kanpaina indartsuenetako bat ere izan zen. Hurrengo urteetan inokulatzen jarraitu zuten, eta, 1791n, gutxienez 2.700 pertsonara iritsi arte. Nola garatu ziren kanpaina horiek?, nor izan ziren sustatzaileak?, nortzuk inokulatuak?, zer jarrera erakutsi zuen garaiko euskal gizarteak berrikuntza mediko horren aurrean?

Javier Esteban Historia Modernoko irakasle albokoa da UPV/EHUn. Bere doktore tesiak XVIII. eta XIX. mendeen arteko euskarazko inprimakien azterketa soziala izan zuen ardatz eta ikertzaile doktore gisa, berriz, Napoleonen kolaboratzaile euskaldunak aztertu zituen. Gaur egun, XVIII. mendeko monarkia hispanikoko osasun publikoaren ikuskera aztertzen ari da, zehazki, baztangen inokulazioaren hastapenetan. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo https://metaaprendizaje je.academia.edu/JavierEstebanOchoadeEribe webgunera.

Partaideak: Javier Esteban (hizlaria), Iker Echeberria Ayllón (moderatzailea)

(Hizkuntza: gaztelania)

Ikusi ekitaldiaren bideoa

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK