Breadcrumb

Asset Publisher

Back “Gipuzkoan soilik egiten den Izeba proiektuak emaitza oso onak utzi ditu, baina proiektua kolokan jar dezakegu boluntario gehiago lortzen ez baditugu”

“Gipuzkoan soilik egiten den Izeba proiektuak emaitza oso onak utzi ditu, baina proiektua kolokan jar dezakegu boluntario gehiago lortzen ez baditugu”

Aldundiaren tutoretzapean bizi diren gazteei laguntzeko deia luzatu du Peña diputatuak

Izeba proiekturako boluntarioak bilatzeko kanpaina berria aurkeztu dute Gipuzkoako
Foru Aldundian Maite Peña, Gizarte Politikako Diputatuak eta Iker Uson, Baketik Fundazioko
koordinatzaileak, proiektu honetaz arduratzen den entitatea.
2009. urtean Izeba proiektua abiarazi zen Gipuzkoan hainbat arrazoi direla medio:
jatorrizko familiengandik bereiztuta bizi diren eta Diputazioaren babespean dauden
adingabeen izeba/osaba bezala aritzea onartzen duten familien edo pertsonen sarea
sortzeko. Bere helburu nagusia tutelapeko adingabeen bizitza kalitatea hobetzen laguntzea
da, euskarria, afektibitatea, babesa eta harreman sozial hurbilen hedapena emango dien
erreferentziazko familia bat eskainiz.
Peña Diputatuak azpimarratu du Foru Aldundiaren tutoretzapean bizi diren gazteei
laguntzeko proiektu honen garrantzia: “Soilik Gipuzkoan egiten den proiektua da, orain arte
oso emaitza onak utzi dituena”, azaldu du Diputatuak. Gogoratu du proiektuak abian
daramatzan 9 urteetan 130 familia baino gehiagok hartu dutela parte, eta horietatik 93k
oraindik gazteekin eurekin harremanetan jarraitzen dutela, batzuk proiektuaren barnean
daudelako oraindik eta beste batzuk, proiektuari esker lortutako harremanari eusten
diotelako.
Proiektuaren emaitzekin harro, baina oraindik familia gehiago behar direla
azpimarratu du Gizarte Politikako Diputatuak: “20 bat gazte, gehienak 15 eta 17 urte
bitartekoak, prest daude programan parte hartzeko baina horiei laguntzeko prest dauden
“izebak” behar ditugu”.
Iker Usonek, Baketik Fundazioko Koordinatzaileak azaldu du “izeba” horien lana zein
den: “Aldundiaren tutoretzapeko zentroetan dauden gazteei babesa, laguntza eta harremana
eskaintzen dien sare hau mantendu nahi da. Gertuan familia erreferenterik ez duten gazte
hauek babesa eskaini diezaieketen familiak behar dituzte besteak beste: astean behin etxera
bazkaltzera edo ibilaldi bat egitera gonbidatzeko, aldizka telefonoz deitzeko, gai
pertsonaletan, ikasketetan edo hizkuntza ikasten laguntzeko, erosketak egitera berarekin
joateko, bere adineko beste gazte batzuekin harremanetan jarzteko, kirol-ekintzak, ekintza
kulturalak edo aisialdiko planak proposatzeko, etab”
“Izeba” gehiago lortzeko kanpaina informatibo bat gaur abian jartzen da. Maiatzean
zehar Izeba Proiektuari buruzko informazioa hedatzen lagunduko duten komunikabide
orokorrekin eta tokian tokikoekin lanketa eginez eta Gipuzkoako herri ezberdinetan hitzaldi
informatibo sorta bat antolatuz.
  

1155