Breadcrumb

Asset Publisher

Back Ama biologikoak eramandako haur tutelatua onik aurkitu dute Errumanian

Ama biologikoak eramandako haur tutelatua onik aurkitu dute Errumanian

Gipuzkoako harrera familia batekin bizi zen umea bere amonaren etxean aurkitu dute, eta bertako gizarte zerbitzuekin harremanetan jarri da Aldundia

Aldundiaren tutoretzapean zegoen eta bere ama biologikoak bisita programatu bat baliatuz eraman zuen haur tutelatua onik aurkitu dute Errumanian. Schengen espazioan egindako polizia europarren arteko ikerketak funtzionatu eta gero, Aldundia harremanetan jarri da Errumaniako gizarte zerbitzuekin hurrengo urratsak adosteko, beti ere adingabekoaren interesak babestuta.

Joan den urtarrilaren 5ean, harrera familia batean bizi zen adingabeko baten ama biologikoak kale erdian modu zakar eta ezustekoan eraman zuen haurra, bisita programatu bat egitera zihoazela. Gizon bat zuen auto batean zain, eta muga aldera ihesi joan ziren. Behin Frantzian, Dax parean, Polizia frantsesak ezaugarri horiek zituen autoa ikuskatu zuen, baina arrastoa galdu zuen. Bien bitartean, Aldundiak gertaera salatu zuen Fiskaltzan.

Maite Peña Gizarte Politikako diputatua “pozik” agertu da haurra “egoera onean” agertu delako, baina ohartarazi du nahiz eta uneotan eman beharreko urratsak adostu behar izan Errumaniako agintariekin lankidetzan, eginbide judizialak “irekita jarraitzen duela”, haurraren amari dagokionez.

  

1308