Breadcrumb

Asset Publisher

Back Denis Itxasok Debako Arte Grafikoen eskola eta polikiroldegi berritua bisitatu du

Denis Itxasok Debako Arte Grafikoen eskola eta polikiroldegi berritua bisitatu du

Udalak eta Aldundiak bilera izan dute herriko behar kulturalak aztertzeko

Denis Itxaso, Kultura eta Kiroletako Diputatuak eta Pedro Mª Bengoetxea Debako alkateak bilera izan dute bertako kirol eta kultur azpiegiturei buruz hitz egiteko. Bileraren ondoren, Udalak Aldundiaren laguntzaz berritu duen polikiroldegia bisitatu dute.  Horretarako, Aldundiak 516.413 euro eman dizkio udalari.

Lankidetza hau Gipuzkoako Foru Aldundia kirol ekipamenduen birmoldatzeko 2014-2016rako Plan Foralaren ondorio da eta hain zuzen ere, polikiroldegian egin den obra Itxasoren gustokoa izan da.  

Aurretik, alkatearekin izandako bileran Debaren kultur beharrak aztertu dituzte. Itxasok esan du Debak ekimen kultural interesagarriak gauzatzen dituela baina ez duela azpiegitura egokirik. Udalak aurkeztutako proposamenak aztertuko direla esan du Kultura Diputatuak eta udalak kulturarekiko duen jarrera goraipatu du.

  

1749