Breadcrumb

Asset Publisher

Back Frantziako FEGAPEIko ordezkaritza bat lan-bisitan izan da Gipuzkoako gizarte eredua ezagutzeko

Frantziako FEGAPEIko ordezkaritza bat lan-bisitan izan da Gipuzkoako gizarte eredua ezagutzeko

Maite Peña Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatuarekin biltzeaz gain, GUREAK enpresa eredua ezagutzeko aukera ere izan dute

 

Adimen desgaitasuna duten pertsonen laneratzea eta arreta kudeatzen duen Frantziako FEGAPEI Federazioko ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da azken egunotan, bertako gizarte eredua ezagutzeko eta gizarte ekonomiako zenbait enpresa gertutik aztertzeko xedearekin. Guztira, Frantziako eskualde ezberdinetako 29 zuzendari gerturatu dira Gipuzkoara. Bertan, Maite Peña, Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatuarekin eta bere lantaldearekin biltzeaz gain, GUREAK enpresa eredua ezagutzeko aukera izan dute. Foru jauregian FEGAPEIko kideei egindako harreran, Maite Peñak Gipuzkoako gizarte zerbitzuen eredua azaldu die eta azpimarratu gizarte mugimendu eta elkarteekin duten elkarlana dela lorpen horien “oinarria”. 

Lorpen horien oinarria gizarte mugimendu eta elkarteekin dugun elkarlana da 
  

1399