Breadcrumb

Asset Publisher

Back Igeldoren desanexio dekretua baliogabetzen duen epaia “argia” eta “sendoa” dela dio Foru Aldundiak

Igeldoren desanexio dekretua baliogabetzen duen epaia “argia” eta “sendoa” dela dio Foru Aldundiak

Imanol Lasak iragarri du ez dutela Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren epaia errekurrituko.

2016/01/27

Aldundiak balorazio publikoa egin du aurreko foru gobernuak onartutako 46/2013 foru dekretua “legearekin bat ez datorrela” ebatzi eta baliogabetzen duen Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren epaiaren inguruan. Igeldo Donostiatik bereiztea eta udalerri berri gisa sortzea ebazten zuen dekretu horrek. Imanol Lasa foru bozeramaleak adierazitakoaren arabera, epaia “argia eta sendoa” da, eta “pisuzko argudio juridikoetan” dago oinarrituta. Horrenbestez, Aldundiko zerbitzu juridikoekin batera azterketa askona egin ondoren, erabaki da helegiterik ez aurkeztea –hamar eguneko epea ematen du epaiak horretarako, Auzitegi Gorenean-.

Lasaren arabera, epaiak argi eta garbi uzten du Igeldoren desanexiorako dekretuak Gipuzkoako Lurralde Historikoko udal demarkazioko 2/2003 Foru Araua urratzen duela. Arau horrek finkatzen duenez, udalerri idependientea eratzeko baldintzetako bat da “2.500 biztanletik gora” edukitzea: “Kasu honetan ez da halakorik betetzen, beraz dekretua ez dator zuzenbidearekin bat”.

Bestalde, azpimarratu du epaiak ondorioztatzen duela baliogabetutako dekretuak ez duela jarraipenik 1.995. urteak hasitako prozedurarekin, prozedura hori bereizketa eskaera atzera botatzen zuen behin-betiko ebazpenarekin bukatu baitzen -6/2010 foru dekretua-.

  

1247