Breadcrumb

Asset Publisher

Back Marisol Garmendia: “Lonjako obren kontuan, Foru Aldundiak beti eskatu du gardentasunez jokatzea"

Marisol Garmendia: “Lonjako obren kontuan, Foru Aldundiak beti eskatu du gardentasunez jokatzea"

Diputatuak berretsi du Portuko Administrazio Kontseiluak aho batez onartu zuela bide judiziala ez baztertzea

2016/05/24

Marisol Garmendia, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean agertu da, Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluko kide gisa Lonjako obren kontura hartutako jarreraren berri emateko. Izan ere, adierazi du jarrera beti izan dela "gardentasunez jokatzea eta erantzukizunak argitzea exijitzea, inongo biderik baztertu gabe, ezta judiziala ere, Estatuko Portuak erakundea egiten ari den ikuskaritza integralaren ondorioek halakorik adieraziz gero".

Diputatuak bere agerraldian azpimarratu du ez duela inolako erantzukizunik obra horien kudeaketak, eta ez dela konplize lonjako obretan irregulartasunak eragin dituen inongo erabakitan.  Marisol Garmendia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari denez, Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluko 15 kideetako bat da 2015eko irailetik. Uneoro, egoeraren berri eman dio Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluari, eta bere jarduna Diputatuen Kontseiluak babestu du beti, foru zerbitzu juridikoen irizpideak kontuan hartuta.

Agerraldian adierazi du: “Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu gisa eta Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluko kide gisa 2015eko irailetik, ez dut zerikusirik hemen azaldu diren egintzekin, Pasaiako Lonja eraikitzeko obren exekuzioarekin eta kudeaketarekin lotuta.  Berriro diot: ez dut zerikusirik. Eta ezta erantzukizunik ere, ez nik, ez EAJk eta PSE-EEk osatutako foru gobernuak ere. Ez dugu ezer ezkutatzen, ez tapatzen, ez estaltzen ere. Argi eta garbi, ez”.

Foru diputatuak 2015eko abenduaren 17ko Kontseiluan izan zuen irregulartasunen berri, eta lehenengo momentutik adierazi zuen, bilera hartako aktan ofizialki jasota dagoen bezala, “benetan kezkatuta zegoela kudeaketagatik”, eta bere iritziz “ez zirela jardun administrazio publiko orori dagokion prestasunaz”. Erantsi zuen "garrantzi handiko kontua dela, eta ezin dela ezikusiarena egin, ezer gertatu izan ez balitz bezala”. Amaitzeko, Kontseiluko kide den erakunde baten ordezkari gisa, exijitu zuen “erantzukizun oro argitzea”.

Pasaiako Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak, martxoaren 10eko bileran, aho batez erabaki zuen onartzea Estatuko Portuek egindako eskaintza eta egitea ikuskaritza integral bat (teknikoa, legala eta ekonomiko-finantzarioa). Erabaki zen, halaber, ikuskaritza horren emaitzei itxarotea, baloratzeko ea badagoen kasua agintaritza judizialaren esku utzi beharra eragiten duen arrazoirik.

Garmendiak adierazi duen bezala, “erabaki hori aho batez hartu zen eta erabaki horretan Kontseiluko kide guztien konpromisoa dago jasota: arazo honi aurre egiteko, gardentasun osoa exijituko da, irregulartasun guztiak sakon aztertuko dira, eta, azkenik, ikuskaritzaren emaitzak ikusita Justiziara jotzeko nahikoa arrazoi dagoela ulertuz gero, Epaitegietara joko da”. Ez Aldundiak, ez Administrazio Kontseiluak, ez dugu beste aldera begiratzen, eta ez dugu aterik ixten. Estatuko Portuak erakundea egiten ari den ikuskaritzaren emaitzei itxarongo diegu, eta horren arabera Auzitegira jo ala ez erabakiko dugu, ahalik eta berme handienarekin”. 

  

1330