Breadcrumb

Asset Publisher

Back Txantxariak telebista saioaren hirugarren denboraldia hasiko da asteburu honetan

Txantxariak telebista saioaren hirugarren denboraldia hasiko da asteburu honetan

Urtxintxaren eta Aldundiaren arteko lankidetzaren ondorioz, 3-8 urte bitarteko haurrentzako telebista saioaren kapitulu berriak sortu dira, euskarazko eskaintza zabaltzeko asmoz.

Asteburu honetatik aurrera Txantxariak Telebista saioaren hirugarren denboraldia ikusteko aukera izango dugu gure atarian (www.txantxariak.com) eta Hamaika, NTB11, Oizmendi, Xaloa, GITB, Goiena  eta Erlo tokiko telebistetan. Txantxariak Telebista, 3-8 urtera bitarteko neska-mutilengan pentsatuz sortutako euskarazko saioak dira, eta eduki pedagogiko, hezitzaile eta jolasgarrietan osatuta daude.

2013.urtean, Urtxintxaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzan oinarrituta, Txantxariak telebista saioaren lehen kapituluak sortu ziren. Kapitulu horiek izandako harrera ona ikusita, lankidetzari berriz heltzea adostu eta dagoeneko bi denboraldi gehiago osatzeko aukera izan dugu. Hori gutxi balitz, aurreratu dezakegu laugarren Txantxariak Telebista sorta ere bidean dela.

  

2856