Atrás

Presentados los presupuestos para empezar a construir “la Gipuzkoa del futuro”

Foto Presentados los presupuestos para empezar a construir “la Gipuzkoa del futuro”

Presentados los presupuestos para empezar a construir “la Gipuzkoa del futuro”

El proyecto de presupuestos prevé un gasto de 856,5 millones de euros.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur aurkeztu du 2018rako bere aurrekontu proiektua: 856,5 milioi euro, hau da, aurten baino 18,6 milioi euro gehiago (%2,2ko hazkundea). “Etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzen hasteko aurrekontuak dira”, esan du Markel Olano diputatu nagusiak. Foru erakundeak agenda politiko berria aurkeztu zuen irailean, Etorkizuna Erakiz programaren testuinguruan, eta 2018ko aurrekontuak “bideorri hori exekutatzeko erreminta” da. Honela, ekimen honen aterkipean kokatzen diren proiektu estrategikoak aurrekontuen “lehentasunen” artean kokatu direla azpimarratu du Olanok, ekonomia sustapena, gizarte politika eta zerga iruzurraren aurkako borrokarekin batera. 	Diputatu nagusia gaur goizean agertu da Donostian, Jabier Larrañaga Ogasun eta Finantza foru diputatuarekin batera, ekimenaren xehetasunak plazaratzeko. Aurretik, Gobernu Kontseiluaren onespena jaso du proiektuak eta ondoren Batzar Nagusietan izan da Olano, ekimena Eider Mendoza presidenteari eman eta batzarkide taldeekin partekatzeko. Foru arduradunek nabarmendu dutenez, 2018koa kontuan hartuta, hirugarren urtez jarraian haziko da Aldundiaren aurrekontua. “Ekonomia indartzen doan heinean zerga bilketak gora egiten du, eta horrek eragin zuzena du erakunde publikoen erabilgai dituzten baliabideetan”, azaldu du Olanok.    	Guztira, aurrekontu proiektuak 10,4 milioi euro aurreikusten ditu etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzeko proiektu estrategikoetara, Etorkizuna Eraikiz programaren testuinguruan kokatzen diren ekimenak. Esaterako, zibersegurtasun industrialeko zentroa edota Pasaiako zahartzaroaren arretako erreferentziazko zentroak daude estrategia honetan. “Hitzak eta ekintzak: orain arte Aldundiak martxan jarri duen agenda politiko berriaren edukiak xehatu ditugu eta, orain, proiektu hauek guztiak gorpuzteko garaia da”, nabarmendu du Olanok. 	Proiektu estrategiko hauekin batera, ekonomia sustapena, gizarte politika eta zerga iruzurraren aurkako borroka dira 2018rako foru aurrekontuaren lehentasun nagusiak. Gizarte politikari dagokionez, datorren urtean ere “inoiz baino baliabide” gehiago bideratuko dira esparru honetara, aurtengo zuzkidurari beste 13,3 milioi euro gehiago batuko baitzaizkio datorren urtean. Hau da, aurrekontuaren ia erdia (%47,48) zerbitzu sozialei dagokie eta biztanleko 525 euro inbertituko ditu datorren urtean Foru Aldundiak esparru honetan. “Europa mailan, gizarte ezberdintasun gutxieneko lurraldeen artean kokatu nahi dugula esan ohi dugu eta horretarako funtsezkoa da gure gizarte babeserako sisteman inbertitzen jarraitzea”, azpimarratu du diputatu nagusiak. 	Agertoki ekonomikoari erreparatuz, Olanok irakurketa baikorra egin du eta Gipuzkoako enpresa ehuna babesten jarraitzea aldeztu du. “Legealdi hasieran ia bikoiztu egin genuen Ekonomia Sustapeneko departamentuaren aurrekontua eta martxan jarri genuen Ekonomia Suspertzeko Plana, 200 milioiko inbertsioa gure ehun ekoizlea indarberritzeko”, gogoratu du Olanok, arlo ekonomikoan Aldundia egiten ari den apustua berretsiz. Azkenik, zerga iruzurraren aurkako borrokak ere lehentasunen artean jarraitzen, arlo honetako “giza baliabide eta euskarri teknikoak” hobetze lanetan ari baita foru erakundea.   GHK eta Bidegi Gastuari erreparatuta, ia departamentu denetan jazo dira hazkundeak. Aldaketa nagusiak Ogasun eta Finantza departamentuan eta Bide Azpiegituretan daude. Foru Ogasunari dagokionez, 11 milioi euroko hazkundea aurreikusten da, baina hauetatik 9 milioi aurreko foru Gobernuak GHKn utzitako nahastea konpontzeko erabiliko dira. Izan ere, duela bi legealdi, Europako Inbertsio Bankuak mailegua eman zion Gipuzkoari hondakinen kudeaketarako azpiegitura eraikitzeko; pasa den legealdian, ordea, proiektua gelditu eta maileguaren zati bat beste ekimen batzuetan erabili zen. Orain, Ogasuneko departamentuaren 9 milioi euroko zuzkidura gehigarriak arazo hau konpontzea du xede.  Departamentua	2017	2018	Aldaketa	% Diputatu nagusia	18.033.560	18.695.860	662.300	3,67 Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirolak	53.823.610	55.618.770	1.795.160	3,34 Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa	48.848.950	50.939.990	2.091.040	4,28 Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka	70.000.670	70.136.180	135.510	0,19 Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa	59.835.580	60.360.950	525.370	0,88 Ogasuna eta Finantzak	44.379.610	55.535.350	11.155.740	25,14 Bide Azpiegiturak	89.412.400	74.094.870	-15.317.530	-17,13 Gizarte Politika	363.629.150	376.924.740	13.295.590	3,66 Ingurumena eta Obra Hidraulikoak	23.758.420	24.512.600	754.180	3,17 Batzar Nagusiak	7.063.990	6.814.800	-249.190	-3,53 Hainbat departamentutako gastuak	237.200	289.420	52.220	22,02 Finantza zama	58.915.000	62.615.000	3.700.000	6,28 Kudeaketa aurrekontu propioa guztira 	779.023.130	793.923.530	14.900.400	1,91 			  	Bide Azpiegituren departamentuari dagokionez, beherakada azaltzen du Bidegiri kapital handitzerik egin beharrik ez izanak. “Pasa den urtean 21 milioi bideratu genituen foru sozietate honetara Antzuola-Bergara errepidearen proiektua bultzatzeko. Aurten, ordea, Bidegi gai da bere kabuz ekimena finantzatzen jarraitzeko”, azaldu dute foru arduradunek, Bidegi ereduaren sendotasuna nabarmenduz. “Efektu finantzario hau alde batera utzita, Bide Azpiegituretako departamentuaren aurrekontua hazi egingo da”, azaldu du diputatu nagusiak, hazkunde horren helburua lurraldeko errepideen mantenua izango delarik.  	Sarrerei dagokionez, eta azkeneko Herri-dirubideen Euskal Kontseiluan onartutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak 4.868,6 milioi euroko sarrerak aurreikusten ditu 2018an. Banatzerako orduan, zatirik handiena Eusko Jaurlaritzari dagokio, 3.173,2 milioi jasoko baititu; Aldundiak, bere aldetik, aipatutako 856,6 milioi euroak izango ditu eta udalek, berriz, 488 milioi, inoizko zuzkidurarik handiena. Estatuak, azkenik, 351 milioi euro jasoko ditu Kupoaren bitartez.

La Diputación Foral de Gipuzkoa ha presentado hoy el proyecto de presupuestos de 2018, con una previsión de gasto de 856,5 millones de euros, es decir, 18,6 millones más que en el presente ejercicio (+2,2%). “Son los presupuestos para empezar a construir la Gipuzkoa del futuro”, ha remarcado el diputado general, Markel Olano. La institución foral presentó una nueva agenda política el pasado mes de septiembre, situada en el marco del programa Etorkizuna Eraikiz, y los presupuestos 2018 son “la herramienta para ejecutar esa hoja de ruta”. Olano ha subrayado que los proyectos estratégicos que prevé dicha dinámica se han situado entre las “prioridades” del presupuesto, junto a promoción económica, políticas sociales y la lucha contra el fraude fiscal.

            El diputado general ha comparecido hoy por la mañana en Donostia, acompañado del diputado foral de Hacienda y Finanzas, Jabier Larrañaga, para informar sobre la iniciativa. Antes de la rueda de prensa, el proyecto ha recibido el plácet del Consejo de Gobierno y, tras la comparecencia pública, el diputado general se ha desplazado a las Juntas Generales de Gipuzkoa para entregar el documento a la presidenta de la Cámara Eider Mendoza. Según han destacado los responsables forales, con el de 2018 la Diputación encadena tres años consecutivos de crecimientos presupuestarios. “La recaudación crece impulsada por el fortalecimiento de la economía, y esto tiene una influencia directa en los recursos de los que disponemos las instituciones”, ha explicado Olano.

En total, el proyecto de presupuestos prevé destinar 10,4 millones de euros a los proyectos estratégicos que se están impulsando desde el programa Etorkizuna Eraikiz, entre los que se encuentran el centro de ciberseguridad industrial o el centro avanzado y de referencia en el ámbito de la atención al envejecimiento de Pasaia. “Palabras y hechos: hasta ahora hemos desgranado los contenidos de la nueva agenda política que ha puesto en marcha la Diputación, y ahora es hora de comenzar a materializar todas estas iniciativas”, ha destacado Olano.

 Junto a estos proyectos estratégicos, la promoción económica, las políticas sociales y la lucha contra el fraude fiscal se sitúan entre las prioridades principales del presupuesto foral para 2018. En lo que respecta a políticas sociales, el próximo ejercicio volverán a destinarse “más recursos que nunca” a este ámbito, ya que la dotación de este año se verá incrementada con otros 13,3 millones de euros más. Es decir, casi la mitad del gasto de la Diputación (47,48%) corresponde a políticas sociales, con una inversión de 525 euros por habitante. “Solemos decir que queremos situar Gipuzkoa entre los territorios europeos con menor desigualdad y, para ello, es fundamental seguir invirtiendo en nuestro sistema de protección social”, ha destacado el diputado general.

Por otra parte, Olano ha hecho una lectura optimista del escenario económico actual y ha insistido en la importancia de seguir apoyando al tejido empresarial del territorio. “A principios del legislatura, casi doblamos la asignación del departamento de Promoción Económica y pusimos en marcha el Plan de Reactivación Económica, con una inversión prevista de 200 millones para fortalecer la salud de nuestro tejido productivo”, ha recordado Olano, reiterando que la Diputación seguirá apostando en la misma dirección. Por último, la lucha contra el fraude fiscal sigue situándose entre las prioridades presupuestarias para la Diputación, que seguirá trabajando para mejorar y ampliar los “recursos humanos y técnicos” existentes en este ámbito.

 

GHK y Bidegi

En lo referente al capítulo de gasto, casi todos los departamentos registran incrementos en su asignación, aunque las variaciones más llamativas corresponden al de Infraestructuras Viarias y al de Hacienda y Finanzas. En lo que respecta a esta última, se prevé un crecimiento de 11 millones, de los que nueve están destinados a solucionar un enredo dejado por el anterior Gobierno foral en GHK: hace dos legislaturas, Gipuzkoa recibió un préstamo del Banco Europeo de Inversiones para construir una infraestructura para la gestión de residuos. En la anterior legislatura, sin embargo, se paralizó el proyecto, y se destinó parte del préstamo a otros menesteres. La citada dotación extra de 9 millones para el departamento de Hacienda tiene, por tanto, solucionar este problema como meta.

Departamento

2017

2018

Variación

%

Diputado general

18.033.560

18.695.860

662.300

3,67

Cultura, Turismo, Juventud y Deportes

53.823.610

55.618.770

1.795.160

3,34

Gobernanza y Comunicación con la Sociedad

48.848.950

50.939.990

2.091.040

4,28

Promoción Económica, Medio Rural y Equilibrio Territorial

70.000.670

70.136.180

135.510

0,19

Movilidad y Ordenación del Territorio

59.835.580

60.360.950

525.370

0,88

Hacienda y Finanzas

44.379.610

55.535.350

11.155.740

25,14

Infraestructuras Viarias

89.412.400

74.094.870

-15.317.530

-17,13

Políticas Sociales

363.629.150

376.924.740

13.295.590

3,66

Medioambiente y Obras Hidráulicas

23.758.420

24.512.600

754.180

3,17

Juntas Generales

7.063.990

6.814.800

-249.190

-3,53

Gastos de diversos departamentos

237.200

289.420

52.220

22,02

Total presupuesto propio de gestión[1]

779.023.130

793.923.530

14.900.400

1,91

 

 

 

 

            En lo que respecta al departamento de Infraestructuras Viarias, la disminución de recursos se debe a que en 2018 no existe la necesidad de realizar ampliaciones de capital a Bidegi. “El año pasado destinamos 21 millones a esta sociedad pública para el proyecto de la carretera Antzuola-Bergara. Este año, sin embargo, Bidegi es capaz de autofinanciarse y seguir materializando dicho proyecto”, han explicado los responsables forales, poniendo el foco en la fortaleza del modelo Bidegi. “Al margen de este efecto financiero, el presupuesto del departamento de Infraestructuras Viarias crece”, ha señalado el diputado general, explicando que el mantenimiento de las carreteras será el destino de dicho incremento.

            En lo que respecta al capítulo de ingresos, y según lo acordado en el último Consejo Vasco de Finanzas, en 2018 se prevén unos ingresos de 4.868,6 millones de euros para la Diputación Foral de Gipuzkoa. A la hora de repartir estos recursos, la mayor parte irá a parar al Gobierno Vasco, ya que recibirá 3.173,2 millones de euros; la Diputación, por su parte, se quedará con los citados 856,6 millones mientras que a los municipios les corresponderán 488 millones de euros, una dotación sin precedentes. El Estado, por último, recibirá 351 millones de euros a través del Cupo.  

 

[1] Presupuesto propio de gestión: presupuesto previo, sin la carga financiera.