Ruta de navegación

Publicador de contenidos

Atrás Argazki lehiaketa 2018 - oinarriak

Argazki lehiaketa 2018 - oinarriak

Lehiaketaketaren oinarriak. Lanak aurkezteko azken eguna: irailak 15.

12/07/2017
LEHIAKIDEAK
18 urtetik gorako afizionatuak edo profesionalak.
 
ARGAZKIAK
Egile batek gehienez ere lau argazki aurkez ditzake.
 
 
ARGAZKIEN GAIA
Gipuzkoako paisaiak
 
ARGAZKIEN FORMATUA
JPG, PNG edo TIF formatua izan behar dute. Argazki bakoi- tzak gutxienez 300 pixel hazbeteko bereizmena izan beharko du, 30 x 20 zm. gutxienez, eta formatu etzana.
Irudia ezingo da digitalki manipulatu, irudia nabarmenaraz- teko ez bada.
 
ARGAZKIEN AURKEZPENA
Argazkiak honela bidali daitezke:
  • Posta elektronikoz: orain@gipuzkoa.eus.
  • Sare sozialen bidez: Behean aipatutako traola erabiliz eta GFAren kontuetara etiketatuz:
  • Erabili behar den hashtaga: #gipuzkoakotxokoak.
  • GFAren kontu hauetara etiketatu: Twitter (@OrainGipuz- koa), Facebook (Diputación Foral de Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia) edo Instagram (oraingipuzkoa).
 
Izen ematea osatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak ondoren honakoa eskatuko die parte hartzaileei: izen-deiturak, NAN, hel- bide osoa, telefono zenbakia, e-maila eta argazkien izenburua.
 
AURKEZTEKO EPEA
Argazkiak aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako ALDIZ- KARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2017ko irailaren 15eko 18:00tan bukatuko da.
 
ARGAZKIEN JABETZA ETA ERABILERA
Gipuzkoako Foru Aldundia egingo da saritutako argazkien jabe, eta erreprodukzio, banaketa eta jakinarazpen publikoko eskubide guztiak harenak bakarrik izango dira, ez beste inore- nak. Eskubide horiek uztearen truke egileak ezingo du lehiake- tako saria beste ordainsaririk eskatu.
 
Lehiakideen ardura izango da beste inoren esku ez uztea eskubideak, eta irudi eskubideetatik letorkeen erreklamazio oro.
 
SARIAK
 
Sari hauek banatuko dira:
  • 1. saria, egutegiaren azalerako: 1.000 euro.
  • 12 sari, egutegiaren hilabete bakoitzerako: 250 euro bakoitzarentzat.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskubidea izango du edozein sari eman gabe uzteko.
Pertsona berak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso deialdi honetan.
 
BATZORDE HAUTATZAILEA ETA HERRI-BOZKETA
Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkar- teko ordezkariek osatutako Batzorde Hautatzaile batek aukera- tuko ditu berrogei argazki onenak. Batzorde horren delibera- zioak isilpean gordeko dira eta epaia aldaezina izango da.
 
Jarraian, herri-bozketa bat egingo da aukeratutako argazki horiek herritarrek sare sozialen bidez bozka ditzaten, eta saria jasoko duten argazkiak aukeratuko dira. Herri-bozketa hori 2017ko urriaren 2tik 15era arte garatzea aurreikusten da, eta bertan berdinketaren bat baldin badago, Batzorde Hauta- tzaileak hartutako erabakiaren bidez ebatziko da.
 
EBAZPENA
Sariak emateko eta ordaintzeko ebazpena diputatu nagu- siari dagokio. Ebazpen hori Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta beste hedabideetan argitaratuko da.
  

1418