Atzealdea

“Denok bat eginda, Denok Zu”

Foto “Denok bat eginda, Denok Zu”

“Denok bat eginda, Denok Zu”

Gipuzkoako hiru erakunde nagusik bat egin dute Emakumearen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzean

“Denok bat eginda, Denok Zu”

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Batzar Nagusiek eta Donostiako Udalak bat egin dute Emakumearen aurkako indarkeria salatzeko Gipuzkoa plazan egin den elkarretaratze jendetsuan. “Denok Zu - Todos Tu” kanpainan aurkeztutako “Ane”ren aurpegia eskutan, bertaratutako erakundeetako ordezkariek, langileek eta herritarrek bost minutuko isilunea egin dute, indarkeria jasaten duten emakumeei elkartasun mezua igortzeko.

Diputazioak aurkeztu berri duen Aurre!, Emakumeen aurkako indarkeria gainditzeko Erkidegoko lehen Foru Planaren baitan, gaurko egunari begira, Berdintasunerako departamentuak aurkeztutako kanpaina, prebentzio eta sentsibilizazio alorrean egingo diren hainbat ekimenetako bat izan da. Orain artean biktimarengan zentratuta zegoen begirada, orain gizartearen inplikazioa sortzea da helburua “Denok Zu- Todos Tu” kanpainaren bitartez.