Atzealdea

“I+G arloan Gipuzkoa Europako erreferentzia izatea da gure helburua, eta horretarako talentua da gakoa”

Foto “I+G arloan Gipuzkoa Europako erreferentzia izatea da gure helburua, eta horretarako talentua da gakoa”

“I+G arloan Gipuzkoa Europako erreferentzia izatea da gure helburua, eta horretarako talentua da gakoa”

Aldundiaren Fellows Gipuzkoa programan parte hartu duten ikertzaileekin batzartu da Diputatu Nagusia

“I+G arloan Gipuzkoa Europako erreferentzia izatea da gure helburua, eta horretarako talentua da gakoa”

Markel Olano diputatu nagusiak harrera egin die gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka duten ikertzaile gazteei. Topaketan, Foru Gobernuak ikerketa eta garapenaren aldeko apustua egiten jarraituko duela berretsi du; bi alor horietara 4,7 milioi euro bideratu ditu aurten bertan, hau da, aurrekontuetako diru atala 45% handitu du. “I+G arloan Gipuzkoa Europako erreferentzia izatea da gure helburua, eta horretarako talentua da gakoa, zuek zarete gakoa”, azpimarratu du Fellows Gipuzkoa foru programan parte hartu duten gazteen ordezkaritzaren aurrean. Egitasmo honen bitartez, nazioartean eskarmentua duten goi mailako ikertzaileen kontratazioa sustatzen da, Lurraldeko ikerketa zentroen maila zientifikoa hobetuz.

2000. urtean sortua, aurten, Fellows programak talentua errotzeko kontzeptua eta helburua txertatu du; hala, zentroek 5 urtez jarrai dezakete ikerketa lanak egiten. Aurtengo beste berritasuna da deialdi irekia izan dela. Olanok ziurtatu duenez, Aldundiak programaren aldeko “apustu tinkoari” eutsiko dio, “bikaintasuna bermatuz”.

Diputatu Nagusiaz gain, ekitaldian parte hartu dute Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak, Garikoitz Agote Berrikuntza zuzendariak, eta ikerketa sareko kideek: Miguel Angel Arozena BCBLko gerenteak; Ricardo Diez, DIPCko zuzendariak; Jose Maria Azua, Polymat-eko zuzendariak; eta Jose Maria Pitarke, CIC Nanoguneko zuzendariak. Bertan izan dira ere programak dituen zortzi onuradunetatik sei: Ruben Esteban Llorente, Aitzol García Etxarri eta Peter Koval, Donostia International Physics Center-etik; Simona Mancini eta Mathieu Bourgignon,  Basque Center on Cognition, Brain and Language-tik, eta Elena Beloqui, CIC Nanogune-tik.

Gaurko topaketak bi helburu zituen. Alde batetik, Gipuzkoako zentroetako zientzilari eta arduradunekin harreman zuzena edukitzea. Zientzia eta teknologia arloetako eragileekin batera Lurraldearen garapena bultzatzeko egiten duten lana eskertu die Markel Olanok. Bestetik, Ainhoa Aizpuru azpimarratutakoaren arabera, “programa bera hobetzea da bigarren helburua, eta horretarako ezinbestekoa da zentroen eta ikertzaileen partaidetza”. Hala, bertaratutakoen ekarpenak eta iradokizunak jaso dituzte foru arduradunek, urtetik urtera hobekuntzak txertatzeko.

Diputatuak gogorarazi duenez, Aldundiaren helburu estrategikoetako bat da I+G+iaren aldeko apustua, eta honen barruan, Fellows Gipuzkoa da oinarri nagusietako bat. Ezagutza eta formakuntzaren bitartez, ekonomiaren susperraldian eragiten du, Lurraldeko enpresek produktu eta zerbitzu berriak garatzea erraztuz.