Atzealdea

“Industria indartsua behar dugu etorkizunean, gero gizartean banatuko den aberastasunaren sortzaile”

Foto “Industria indartsua behar dugu etorkizunean, gero gizartean banatuko den aberastasunaren sortzaile”

“Industria indartsua behar dugu etorkizunean, gero gizartean banatuko den aberastasunaren sortzaile”

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olano, administrazio publiko eta lurraldeko gizarte eragileen arteko elkarlana indartzearen alde egin du

“Industria indartsua behar dugu etorkizunean, gero gizartean banatuko den aberastasunaren sortzaile”

Diputatu nagusiak, Markel Olanok, “gero eta nazioartekotuago eta lehiakorrago izango den” industria egituraren gainean eraikitako Gipuzkoaren alde egin du apustu etorkizunerako, gizarte guztiari onura egingo dion aberastasunaren sortzaile izango den industria, hain zuzen. Foru arduradunak nabarmendu du banaketa lan honetarako Gipuzkoan badela administrazio publikoaren lana osatzen duen gizarte egitura. Olanok gogoratu duenez, Gipuzkoa gizarte ezberdintasun gutxieneko lurraldeen artean kokatzen dute kontinente mailan hainbat adierazlek, baina ohartarazi du ezin dela autokonplazentzian erori: “gizarte eredu hau babestu eta bultzatzen jarraitu behar dugu”.

Diputatu nagusiak Onda Vascari eskaini dion elkarrizketaren baitan egin ditu adierazpen hauek, egun hauetan Herri Irratiaren 55. urteurrena ospatzen ari den hedabidea. Olanok aukera baliatu nahi izan du irratia zoriontzeko egin duen bideagatik eta euskararen alde hamarkada luzez burututako lanagatik, bereziki Frankoren diktaduraren urteetan.

 Gipuzkoaren egoera sozioekonomikoari buruz galdetuta, Olanok iritzi dio lurraldeak badituela legealdi honetan “jausi kualitatibo garrantzitsua egiteko” baldintzak. Triunfalismoetatik aldenduz, enpresak “airea hartzen” eta “langabeziaren datuek ere bilakaera positiboa adierazten ari direla” azpimarratu du. Hala ere, “oraindik ere 40.000 hiritar inguru lanik gabe ditugu, eta ArcelorMittal bezalako disgustuak ere baditugu”, ohartarazi du.

Balantzaren alde negatiboan kokatu ditu baita ere Olanok Madrilen “ongi zehaztu gabeko” solaskiderik ez izatea, Estatu eta Europa mailan lehendik zeuden ziurgabetasunei batu zaiena, “lurraldeko enpresentzat agertokia zailago egiten duena”. “Egunerokotasuna oraindik ere oso gogorra da pertsona askorentzat, eta hori dela eta adi jarraitu behar dugu lanean”, gogoratu du.

Diputatu nagusiari berriki aurkeztu den Aieteko giza eskubideen aldeko baliabideen pedagogikoen zentroaren proiektuaren inguruan ere galdetu diote. Azaldu duenez, ekimena Foru Aldundiak giza eskubideen kultura “lurraldeko kaleetara” zabaltzeko lantzen ari den estrategiaren baitan kokatzen da, “iraganako indarkeria errepikatu ez dadin”. Smithsonian Folklife Festivalen inguruan berriz, oso irakurketa positiboa egin du, Ameriketako Estatu Batuetan Gipuzkoa eta Euskadi ezagutarazteko aparteko aukera izan baita.