Atzealdea

“Lehentasuna da Gipuzkoaren aldeko apustua egiten duten lurraldeko enpresei laguntzea”

Foto “Lehentasuna da Gipuzkoaren aldeko apustua egiten duten lurraldeko enpresei laguntzea”

“Lehentasuna da Gipuzkoaren aldeko apustua egiten duten lurraldeko enpresei laguntzea”

Aldundiak 650.000 euro bideratu ditu Sorabilla-Aduna errepidea hobetu eta bidegorria zabaltzeko

Markel Olano, diputatu nagusiak, eta Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegituretako diputatuak, Adunako alkate Josu Amilibia eta Irizar Taldeko zuzendaria Jose Manuel Orcasitasekin batera, GI-3610 errepidean Aldundiak egin dituen hobekuntza obrak ikusi dituzte. Irizar Talde gipuzkoarra lantegi berria eraikitzen ari da eta, horretarako, Aduna aukeratu du. Enpresak izango dituen beharren jakitun, Aldundiak ia 650.000 euro bideratu ditu Sorabilla-Aduna errepidea hobetu eta bidegorria zabaltzera. “Ekonomiaren susperraldia finkatzea da gobernu honen lehentasun nagusia eta, kasu honetan, Diputazioak gure lurraldean apustuak egiten ari diren enpresei lagundu nahi die”, adierazi du diputatu nagusi Markel Olanok.

Diputatu nagusiak gogorarazi duenez, helburu horretara begira Aldundiak abian du Ekonomia Suspertzeko Plana 2016-2019, 200 milioi euroko aurrekontuarekin, ekonomiaren aldeko apustua gauzatu asmoz. “Baina ahalegin hortaz haratago, foru gobernuak bere osotasunean bereganatzen du konpromiso hori. Horren lekuko, gaurkoan Bide Azpiegituretako departamentuak ekonomiaren ikuspegitik bereziki identifikatutako behar bati erantzun bat eman dio”.

Foru Aldundia apustu estrategikoak bultzatzen ari da etorkizun handiko hiru eremutan –4.0 industria, energia eta garraio jasangarria, eta biozientziak–. Adunan Irizarrek inauguratuko duen planta hau eremu energia eta garraioaren alorrean produkzio-gune aurreratua izango da, bertan ekoiztuko baititu Irizarrek bere autobus elektrikoak. Lurraldeak baditu oinarriak eremu horretan erreferentziazko lurralde bilakatzeko Europa mailan. “Punta-puntako enpresak ditugu eta baita teknologia zentro aurreratuak ere. Irizar hemen gauzatzen ari den proiektua horren lekuko; hainbat enpresa garraio elektrikoaren aldeko saiakerak gauzatu nahian dabiltzanean, garraio jasangarriaren alorrean munduan kokatuko gaitu epe laburrean faktoria honek. Erakundeoi dagokigu horrelako egitasmoak lagundu eta bultzatzea”, nabarmendu du Olanok.

 

GI-3610 errepidearen ondoan, Irizar taldea hirirako autobus erabat elektrikoak egingo dituen fabrika berriaren eraikitzea amaitzear dauka eta Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegitura diputatuak azpimarratu duenez “Irizarrek enpresa berria zabaltzen duenean, trafiko astuna nabarmen handiko dela aurreikuste da. Enpresa berriak behar berriak izango ditu eta azpiegitura honen hobetzea onuragarria izango da ez soilik enpresarentzat, inguruko lantegi eta biztanleentzat ere bai”. “Gure lurraldeko ekonomia suspertzen laguntzea bide azpiegiturak jartzea ere bada”, gehitu du Oiarbidek. Aldi berean nabarmendu du mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua ere badela egindako obra hau, izan ere, errepidearen plataforma berean bidegorria sortu bai da Sorabillatik hasi eta Adunaraino.

Sorabillako bide gurutzean hasi eta Amundo baserriaren inguruan egin den biribilgunea bitarte, errepidea zabaldu eta hobetu egin da. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak Sorabillako bide-gorria ere luzatu du.

Prentsaurrekoaren ostean Jose Manuel Orcasitas, Irizar Taldeko zuzendari nagusiak lantegi berriaren lanak erakutsi dizkie Markel Olano diputatu nagusiari eta ekitaldira bertaratu diren diputatu, alkate eta kazetariei.