Atzealdea

Adineko egoitzetako langileen soldatak nabarmen igo dira 2008-2015 bitartean

Foto Adineko egoitzetako langileen soldatak nabarmen igo dira 2008-2015 bitartean

Adineko egoitzetako langileen soldatak nabarmen igo dira 2008-2015 bitartean

%20,7 igo dira aldi horretan, Gipuzkoako KPI indizetik gora, eta Metalaren sektorearen pareko orduko soldata-mailarekin

Adineko egoitzetako langileen soldatak nabarmen igo dira 2008-2015 bitartean

Gipuzkoako adineko egoitzetako langileen soldatak %20,7 igo dira 2008-2015 bitartean, lurraldeko KPI indizetik gora, urteko lanaldia alderagarria dela Herri Administrazioko funtzionario eta langileek dutenarekin, eta Metalaren antzeko orduko soldata-mailarekin kategoria guztietan. Hori ondorioztatzen da Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak gaur Batzar Nagusietan aurkeztutako Gizarte Zerbitzuetako Enpleguari buruzko txostenean. Era berean, Cidec-ek GFArentzat egindako ikerketan, Batzar Nagusien Gizarte Politikako Batzordearen eskariz, azpimarratzen da aipatu kolektiboaren lan-baldintzen hobetzea  atzeraldi handiaren testuinguruan gertatu dela, EAE nahiz Gipuzkoan lan-egoerak izandako txartzearen baitan, hain zuzen.

Ikerketan azpimarratzen da soldatari dagokion bilakaera positibo horrek soldata-maila eta egiazko soldata areagotzea ekarri duela aztertutako lau kategoriatan (goi teknikaria, erdi-mailako teknikaria;laguntzaile-geriatriako zaintzailea eta kualifikaziorik gabeko mendeko langilea), hots, % 3 inguruko igoera batez beste. Beraz, egiazko soldata horrek nabarmen gainditzen ditu 2008-2015 bitarte aztertutako gainerako hitzarmenetan hautemandako mailak. Konparaketa  sektore honetako hitzarmen nagusi hauekin egin da: Gipuzkoako Pertsona Adinduen Egoitzen Hitzarmen Kolektiboa; Jose Matia Fundazioaren Hitzarmen Kolektiboa eta Udalhitz Hitzarmena (tokiko euskal erakundeak). Gainera, azterketa irakurketa konparatua egitea ahalbidetzen duten beste lau hitzarmenekin osatu da: Bizkaiko Hirugarren Adineko Egoitza Pribatuen Sektoreko Hitzarmen Kolektiboa -Gipuzkoarentzat erreferentzia modura baliagarri izan daitekeena, Lurralde Historikoa izateagatik-; Osakidetza -mendeko pertsonen arretarako nolabaiteko antzekotasuna duten zerbitzuetarako Administrazioak aplikatzen duen hitzarmena izateagatik-; Gipuzkoako Industria siderometalurgikoaren (Metala) Hitzarmen Kolektiboa (Gipuzkoako garrantzitsuenetako bat izateagatik; eta Merkataritza Orokorra Sektoreko Hitzarmen Kolektiboa -lan-baldintza eskasagoak dituzten beste sektore batzuk ordezkatuz-.

Txostenak dioenez, Gipuzkoako adin nagusiko pertsonentzako egoitzen sektorean lan egiten duten langileen kasuan lan-baldintzak pixkanaka eta etenik gabe hobetu dira. Batetik, 2008-2012 bitartean urtean batez beste % 3,7 igoz kategoria profesional guztietan urte horretara arte indarrean zegoen hitzarmenaren bidez. Eta, bestetik, 2012-2015 bitartean urtean beste % 1,7 igoz ekitaldi horietarako hitzarmen-proposamena onartu duten enpresetan. Nolanahi ere, diputatuak gaineratu du soldataren hobekuntza hori “ez dutela erabiltzaileek finantzatu”, baizik eta Aldundiak “ekarpen handiagoa” eginda eta zerbitzua ematen duten enpresek nahiz entitateek “onura gutxiago” jasota.

          Halaber, ikerketak nabarmentzen du aipatu kolektiboaren lan-baldintzen hobetzea atzeraldi bete-betean gertatu dela. Eta horrek nabarmenagoa egiten du hobekuntzar hori. Horrez gain, aldi horretan beste sektoreetan enplegu galera izan den bitartean, gizarte zerbitzuen sektorean lanpostuak sortu dira, izan ere, 2010ean 7.000 pertsona baldin bazeuden Gizarte Segurantzara afiliatuta, 2015eko uztailean kopuru hori hirukoiztu egin zen, 21.130 afiliatuetara heldu baitzen.

Hirugarren mailako sektorean baino hobeto

Modu zehatzagoan, azpimarra daiteke Gipuzkoan egoitzen sektoreak duen egoera, lurralde horretako hirugarren mailako sektoreko hitzarmenekin alderatuta, nahiz eta aztertutako kategoriaren arabera badiren aldeak.

Era berean, adierazi behar da epealdi honetan sektorean soldataz aparteko baldintzak hobetuz eta indartuz joan direla. Aitzitik, beste hitzarmen batzuetan atzera egin da nolabait (zenbait kasutan babes-sistema osagarriak kenduta, lanaldia areagotuta, aparteko orduak kenduta), horrenbestez:

  • Nabarmentzekoa da sektoreak zenbait alderditan erakusten duen egoera bereziki mesedegarria, esate baterako, lanaldiari dagokionez (urtean 1.592 ordu). Horri dagokionez, sektorean lan egiten dutenen urteko lanaldia Herri Administrazioko funtzionario eta langileek dutenarekin aldera daiteke soilik. Lanaldi hau bereziki murritza da Lan Harremanen Kontseiluaren Estatistikekin alderatzen bada, izan ere, estatistika horretan urtean 1.701 ordutan finkatzen da 2014. urtean Gipuzkoan indarrean ziren hitzarmenetan adostutako lanaldia.

 

  • Hori bereziki garrantzitsua da lan egindako ordu bakoitzeko soldata-baldintzak alderatzean, Bizkaiko egoitzen sektoreko orduko soldatarekin alderatuz egoera hobea baita argi eta garbi (% 12 eta % 42 gehiago kategoriaren arabera), eta baita beste sektore batzuekin alderatuz ere, esate baterako, merkataritzarekin, Metalaren antzeko orduko soldata-maila azaltzen duelarik kategoria guztietan.

 

  • Aitzitik, gaueko lanaren plusa eta jaiegunetan lan egitearen plusa sektorean oraindik Gipuzkoako beste erakunde batzuenak baino apalagoak dira. Gainera, ez dago baimen egunik hartzeko aukera, eta beste hitzarmen batzuetan bada aukera hori, esate baterako, Udalhitz hitzarmenean edo Matia Fundazioaren hitzarmenean.

 

Datu hauek plazaratuta, Maite Peñak bere “poza” agertu du sektorearen lan-baldintzen “bilakaera positiboa” dela eta, eta adierazi hori Gipuzkoako sarearen “indarguneetako bat” dela adineko pertsonentzako egoitza arretari dagokionez.

Honako lan kategoriatan egin da azterketa: goi teknikaria, erdi-mailako teknikaria;laguntzaile-geriatriako zaintzailea eta kualifikaziorik gabeko mendeko langilea