Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ainhoa Aizpuruk La Habanako Nazioarteko Azokako euskal pabilioia inauguratu du

Ainhoa Aizpuruk La Habanako Nazioarteko Azokako euskal pabilioia inauguratu du

Fihaven XXXIV. ekitaldian Gipuzkoako 14 enpresak, Bizkaiko beste 14k eta Arabako 4 enpresak parte hartzen dute. Foru diputatuak bere babesa eskaini die

Ainhoa Aizpuru Sustapen Ekonomiko, Landa Ingurunea eta Lurraldearen Orekako diputatuak  gaur La Habanako XXXIV. Nazioarteko Azokako euskal pabiloia inauguratu du, bertan Euskadiko 32 enpresak parte hartzen dutelarik. Foru diputatuak nazioartekotzean laguntza erakutsi die gure enpresei. Orobat ziurtatu du euskal erakundeak beti izango direla bertan gauzak errazteko eta erantzuna emateko euskal enpresek izan ditzaketen beharrei. Aizpururekin batera, inaugurazioan Javier Zarraonaindia Industriako sailburuordea eta Ileana Núñez Kubako Kanpo Merkataritzako ministrordea ere izan dira.

Inaugurazioa Gipuzkoako Foru Aldundia Mexikon eta Kuban burutzen ari den misio instituzional eta enpresarialaren barruan dago. Inaugurazio ekintzan, eta Gipuzkoako ordezkaritzaren aldetik, orobat izan dira Antton Tomasena Sustapen Ekonomikoko zuzendaria eta Gipuzkoako Bazkundeko ordezkariak. Halaber, bertan izan dira Ainhoa Ondarzabal Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotzeko zuzendaria, Francisco Montalbán Espainiako enbaxadorea Kuban eta Guillermo Kreiser Espainiako Ekonomia eta Merkataritza kontseilaria, besteak beste.

XXXIV ekitaldian Euskadiko 32 enpresak parte hartzen dute: 14 gipuzkoar, 14 bizkaitar eta 4 arabar, hainbat alorretakoak, bereziki energiaren alorrekoak, motorren alorrekoak, isurien manipulazio alorrekoak eta ostalaritzakoak. Aurreko urteetako kopuru antzekoa da. Izan ere,1999tik aurrera dago Euskadiko pabiloia bertan, hogeita hamar bat enpresekin. 

Ainhoa Aizpuru, ordezkaritza osoarekin batera, euskal enpresen standak ibili ditu, eta parte hartzen duten Gipuzkoako enpresekin elkarrizketatu da. Enpresek eskertu egin dute Gipuzkoako ordezkaritza bertan egotea, eta azaldu diote nolako zailtasun eta aukera dituen Kubako merkatuak.

EXPOCUBA Kubako erakusketa gunerik handiena da. Fihav azoka egonkortu bat da, urtero egiten dena 1983tik. Kubako eta Karibeko izaera orokorreko merkataritza gunerik garrantzitsuena da. Aurten, astelehenean hasi zen, urriak 31, eta ostiralera arte luzatuko da, azaroak 4. Kubako ekonomiako alor guztiak bertaratzen dira. XXXIV. ekitaldian, 25.000 metro koadro baino gehiagoko eremu garbi bat dago, eta 4.500 bat erakusle izango dira, 60 bat herrialdetakoak; bisitariak, berriz, 150.000 izango dira.

Fihav oso azoka interesgarria da euskal enpresentzat herrialdean sartzeko edo bezero dituztenekin edo izan ditzaketenekin harremanak eguneratzeko, azokatik Kubako estatu enpresa guztiak igarotzen baitira, baita atzerriko enpresekin lan egiteko eta inportazio operazioak egiteko baimena dute inportatzaile guztiak ere.

Kuban gertatzen ari diren aldaketak interes handia pizten ari dira mundu osoko enpresa eta gobernuen artean.  Izan ere, kanpoko inbertsoreei ateak zabaldu zaizkie eta horiek eragin handia izango dute egunerokoan. Gainera, Estatu Batuekin merkataritza harremanak berreskuratu dira, nahiz eta hori pixkanaka gauzatuko den. Nabarmendu behar da, baita ere, Atzerriko Inbertsioen Lege berriak atea zabaldu diela ekonomia sustatzeko proiektuei eta industria proiektuetarako atzerriko inbertsioei.

Euskadiko enpresek Kubara bideratzen dituzten esportazioek garbi uzten dute Kubak euskal enpresarien artean pizten duen interesa. 2015ean, Espainia osoko % 15etik gora Euskadirenak izan ziren; are gehiago, Kuba Euskadiko bezero diren herrialdeen 35.a da, eta 2015eko euskal esportazioen % 0,66 izan zen.

  

1440