Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak 1,6 milioi euro inbertituko ditu Gipuzkoako ETEek 4.0 industria garatu dezaten

Aldundiak 1,6 milioi euro inbertituko ditu Gipuzkoako ETEek 4.0 industria garatu dezaten

Markel Olano BECen izan da, Ferroforma, ADDIT3D eta Subcontratación azoketan parte hartzen ari diren 22 enpresa gipuzkoarrak bisitatzen

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak jakinarazi du du GFAk 1,6 milioi bideratuko dituela Gipuzkoako ETEek 4.0 industria garatu dezaten. Olanok inbertsio horren berri eman du gaur Bilboko BEC erakustazokara egindako bisitan, Xabier Ortueta AFMko zuzendari nagusiak gonbidatuta, egun hauetan bertan egiten ari diren hiru azoka direla eta: Ferroforma, ADDIT3D y Subcontratación. Sektore hauetako enpresak parte hartzen ari dira: esku-erreminta, burdineria-industria, fabrikazio aditiboa eta 3D inpresioa, mekanizazio-tailerrak eta transformazio metalmekanikoa. Guztira, 47 enpresa ari dira parte hartzen, horietarik 22 gipuzkoarrak direla.

Bisitaldian, Markel Olanok Aldundiaren “konpromisoa” berretsi du Gipuzkoako industriaren alde, lurraldearen “ekonomomiaren motore” izan dadin. Horren harira, nabarmendu du sektorearen garapen industriala eta digitalizazioa “funtsezkoak” direla “gure enpresak eta lurraldea lehiakorrak izan daitezen”. Azpimarratu du 1,6 milioi euroko inbertsio horren helburua dela “bultzada bat” ematea Gipuzkoako ETEek arlo hori garatzeari ekin diezaioten. Aldundiaren inbertsioa horrela xehatuko da: 900.000 € 4.0 industria garatzeko; 600.000 € enpresen eraldaketarako, Gipuzkoa Sarean proiektuaren baitan, Garapen Agentziaren bidez gauzatuko dena; eta azkenik, 100.000 € Gipuzkoa 4.0 sarea eratzeko.

  

1213