Atzealdea

Aldundiak 450.000 euro gehiago bideratuko ditu mendeko adingabeen prestazioetara

Foto Aldundiak 450.000 euro gehiago bideratuko ditu mendeko adingabeen prestazioetara

Aldundiak 450.000 euro gehiago bideratuko ditu mendeko adingabeen prestazioetara

Onartutako gehikuntza horri esker, urtean 3.280.000 euro bideratuko dira mendeko adingabe horientzat, 805 guztira

Aldundiak 450.000 euro gehiago bideratuko ditu mendeko adingabeen prestazioetara

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak onartu egin 450.000 euro gehiago bideratzea Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikora (FIZPE), adingabeek helduek baino diru-laguntza handiagoa izan dezaten, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera. Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak bilerak izan ditu behar bereziak dituzten umeen gurasoekin eta ume horiei arreta ematen dieten elkarteekin. Eta haien azalpenak entzun ondoren, Foru Aldundiak erabaki du prestazio ekonomiko horien zenbatekoa handitzea, onuradunak 805 adingabe direla. Zenbatekoak honako hauek izango dira:

  • 1. gradua: 180 euro
  • 2. gradua: 368 euro
  • 3. gradua: 524 euro

Maite Peñak azaldu duenez, “desberdintasun horren arrazoia da mendeko adingabe gehienak beraien familian daudela zainduak; eta FIZPE jasotzen duten pertsonak helduek ez bezala, ez da ohikoa adin txikikoek zaintzaile profesionala izatea”. Eta gaineratu du mendeko adingabeen zaintzak haien etxeetan “ohiz kanpoko gastuak dituela”, eta kasu gehienetan prestazio hori “laguntza handia dela familientzat”.

Beraz, onartutako gehikuntza horri esker, urtean 3.280.000 euro bideratuko dira mendeko adingabe horientzat, eta nahiz eta prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten pertsonen %5 baino ez izan, Foru Aldundiak erabaki du “zaintza eta babes behar bereziak dituen gizataldea dela”, nabarmendu du diputatuak.  

mendeko adingabeen zaintzak haien etxeetan ohiz kanpoko gastuak ditu