Atzealdea

Aldundiak babesa eman die Kirolari Ezinduentzako Behobian parte hartuko duten 62 kirolariei

Foto Aldundiak babesa eman die Kirolari Ezinduentzako Behobian parte hartuko duten 62 kirolariei

Aldundiak babesa eman die Kirolari Ezinduentzako Behobian parte hartuko duten 62 kirolariei

Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak “Lourdes Zubillaga” Boluntariotza saria eman dio Pierre Miura kirolari urruñarrari

Aldundiak babesa eman die Kirolari Ezinduentzako Behobian parte hartuko duten 62 kirolariei

Aldundiak babesa eman die datorren igandean, hilak 13, Kirolari Ezinduentzako Behobia-Donostia lasterketan parte hartuko duten 62 kirolariei. Kemen elkarteak antolatuta, honako modalitateetan parte hartuko dute kirolariek: Gurpil aulkia, Handbike, Ikusizko desgaitasuna eta Oinezkoa. 250 boluntarioen laguntza ere izango dute ibilbidean zehar. Lasterketaren aurkezpenean, Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak goraipatu egin du Kemen elkarteak egiten duen “lana”, eta Aldundian “oso garbi” dutela halako ekintzak “babestu behar” dituztela. Maite Peñak nabarmendu duenez, zerbaitengatik berezia baldin bada Behobia-Donostia jendearen animoengatik da. “Baina hortik aparte, Behobiak badu beste zerbait xarmagarri egiten duena: Kirolari Ezinduentzako Behobia Donostia lasterketa. Fernando Álvarez Donostia 2016ren komunikazio zuzendariak, bestalde, esan du Hiriburutzak Gurpil aulkien modalitatea babesten duela, proba honek Donostia 2016ren “baloreak dituelako, kirol integrazioa sustatuta”.

Fernando Mitxelena Kemen elkarteko presidenteak azaldu duenez, aurten, Handbike modalitatean lehenbiziko aldiz emakume batek hartuko du parte hartuko, Ione Basterra bizkaitarrak, hain zuzen. Proba horretan parte hartuko du baita ere Rioko paralinpikoetan domina irabaziko Joel Jannotek (Behobia-Donostia lasterketan bi errekorrak ditu Gurpil aulkian eta Handbiken). Era berean, Mitxelenak Behobia lasterketak duen garrantzia azpimarratu du, “gure kirola ikusgarriago egiteko”. Bolondresek egiten duten lana ere balioan jarri du Mitxelenak: "beraiek gabe zaila izango baitzen".

Lasterketaren aurkezpenaz gain, Kemen elkarteak urtero bolondres bat omendu nahi izaten du “Lourdes Zubillaga” Boluntariotza saria emanda, eta aurten, Pierre Miura boluntarioari eman diote. Gaurko ekitaldian, Maite Peña diputatuak eman dio makila kirolari urruñarrari. “Pierrek urte asko daramatza parte hartzen Atleta Ezinduentzako Behobia Donostia lasterketan  gurpildun aulkian. 18 Behobia egin ditu jada. Guretzako ohore handia da Pierre Miurari makila ematea Kemenekin egindakoagatik eta hain eredu ona izateagatik”, amaitu du diputatuak.