Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak Etorkizuna Eraikiz egitasmoko 21 proiektu aktibatu ditu Gipuzkoako garapena sustatzeko

Aldundiak Etorkizuna Eraikiz egitasmoko 21 proiektu aktibatu ditu Gipuzkoako garapena sustatzeko

Olanok proiektu guztien kalitatea azpimarratu du, eta adierazi du arrakasta baldintzatuta dagoela erakunde, entitate eta gizartearen parte hartzera eta horien arteko lankidetzara

Aldundiak bilera egin du, gaur, Etorkizuna Eraikiz egitasmoko GipuzkoaLab ekimenaren barruan aurten laguntza jasoko duten 21 proiektu berritzaileen arduradunekin. Lan bileran berrogeita hamar lagunek parte hartu dute: proiektuen sustatzaileen 36 ordezkari eta, gainerakoak, Aldundiko zuzendaritzetako arduradunak. Aldundiak 720.000 euro bideratuko ditu etorkizuneko erronkei erantzuna emateko gizartearen eta bere eragileen eskutik. Ekimen horiek Etorkizuna Eraikiz proiektu estrategikoaren barruan kokatzen dira, eta Gipuzkoa Taldean-ek,  lurraldeko gizarte antolatuaren ordezkariak, Gipuzkoako garapenerako giltzarri gisa identifikatutako lehentasunezko lan esparruen arabera aukeratu ziren.  Aldundiak beharrezkotzat jotzen du bere eragileek eta proiektuen arduradunek ezagutza partekatzea,  Gipuzkoako garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala sustatze aldera.

Iaz baino proposamen gehiago aurkeztu eta babestu dira aurten, baina Olanok, aurkeztutako proiektuen balio kuantitatibotik haratago, horien balio kualitatiboa azpimarratu du. Halaber, Olanok adierazi duenez “proiektu hauek arrakasta izan dezaten, beharrezkoa da erakunde eta entitate desberdinak elkarlanean aritzea eta gizarteak ekimen horietan  parte hartzea”. Proiektu guztiek helburu nagusi bat dute, hau da, lurraldeak etorkizunean izango dituen erronkei aurre egitea, “eta helburu hori lortuko dugu area zehatz eta estrategiko desberdinetan esperimentatuz", erantsi du.

Aurtengo deialdirako aukeratutako proiektuak bi jarduketa ildotan banatzen dira. Alde batetik, Gipuzkoak dituen etorkizuneko erronkei erantzuna emateko aurkeztu diren 16 proiektu berritzaileak, eragile ekonomiko eta sozialekin elkarlanean sustatu beharrekoak. Bestaldetik, “Bizilagun sareak” programako 5 proiektuak, auto-antolakuntza komunitarioa, auzo sareak eta boluntariotzako formula berriak lantzeko proposamenak.

  

1296