Atzealdea

Aldundiak Pasaiarako 750.000 euro bideratuko ditu oinezkoen pasealukua Ondartxoraino luzetzeko

Foto Aldundiak Pasaiarako 750.000 euro bideratuko ditu oinezkoen pasealukua Ondartxoraino luzetzeko

Aldundiak Pasaiarako 750.000 euro bideratuko ditu oinezkoen pasealukua Ondartxoraino luzetzeko

Azaroan hasiko diren obren artean Pasai Donibaneko plazatik uretara jaisten den arrapalaren konponketa ere sartuta dago

Aldundiak Pasaiarako 750.000 euro bideratuko ditu oinezkoen pasealukua Ondartxoraino luzetzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak 750.000 euroko inbertsioa onartu du Pasaiako badia —portuko bokalearen bi aldeetan— onera ekartzeko; hala, oinezkoen itsasaldeko pasealekua Albaola ingururaino luzatuko da —proiektu garrantzitsu hori azaroan hasiko da gauzatzen— eta Pasai Donibaneko plazan uretara jaisteko arrapala konponduko da.

Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendia sozialistak honako hau adierazi du: “onartutako obrek gaur egun arraun-elkarteraino heltzen den Pasai San Pedroko oinezkoen pasealekuan hobekuntza handiak egingo dira.  Proiektu honen bitartez, pasealekua Albaola faktoriaraino luzatuko da, oinezkoentzako espazio berri eta erosoa sortuz. Horri esker, San Juan ontziaren eraikuntza nola egiten ari diren ikusteko asmoz, antzinako Ondartxoko ontziolaraino doan bidea erakargarriagoa izango da”. 

Hiri-berroneratzeko jarduketa honek —obrak Pasaiako udalak exekutatuko ditu— 600 metroko luzera izango du. 554.306 euroko aurrekontuarekin, ingurunea egokituko da; gaur egungo bidea eta itsasoa bereizten dituen hormatxoa kendu, eta oinezkoa babesteko beste hormatxo estuago eta altuago bat eraikiko da; inguru horretan dauden azpiegiturak lurperatuko dira, eta hainbat bankuz eta hiri-altzariz hornitutako gunea eraikiko da. Gainera, lan horiei esker, mugikortasun-arazoak zituzten pertsonak orain arte Albaolara heltzeko aurkitzen zituzten zailtasunak ezabatuko dira.

Pasai San Pedroko oinezkoen pasealeku berri hori eraikitzeko lanak datorren hilean hasiko dira eta sei hilabeteko egikaritze-epea dute. Hortaz, 2018ko maiatz-ekainerako herritarrek espazio berri eta luzeago horretaz gozatzeko aukera izango dutela aurreikusi da.

Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketako foru-diputatuak hauxe esan du: “Pasaialdeko bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko, eta Pasaiaren itsasertza erakargarriagoa egingo duen oinezkoen pasealeku hau bezalako espazio publikoak berreskuratzeko lanean jarraitzen dugu. Legealdiko bi urte eta erdi hauetan Gipuzkoako Foru Aldundiak 6 milioi euro inbertitu ditu Pasaialdeko udalerrietan, bertako udalekin, Oarsoaldea Eskualde Agentziarekin, Portuko Agintaritzarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera egindako elkarlanari esker”.

Oinezkoen pasealekua luzatzeaz gain, Pasai Donibaneko plazatik uretara doan arrapala konponduko da, pasaitarrek eta bisitariek asko erabiltzen duten arrapala hori gaur egun egoera txarrean baitago. Bertan egingo diren lanek 162.500 euroko aurrekontua dute.

Bi obra horiek finantzatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa departamentuaren eta Pasaiako Udalaren arteko hitzarmena sinatu da.

Marisol Garmendia diputatuak adierazi du “hiri-berroneratzeko obra hauek abian jartzearekin batera, Plan Bereziaren berrazterketa tramitatzen jarraitzen dugula. Espero dugu urtea amaitu aurretik plana behin betiko onartu ahal izatea”.