Atzealdea

Aldundiaren Enplegu Publikoko Kode Etikoa saritu du CLADek

Foto Aldundiaren Enplegu Publikoko Kode Etikoa saritu du CLADek

Aldundiaren Enplegu Publikoko Kode Etikoa saritu du CLADek

Eredugarritasun eta zintzotasun marko batean lan egiten duten zerbitzari publikoen irudia sendotzeko duen bokazioa eta bere kalitate teknikoa nabarmendu du.

Aldundiaren Enplegu Publikoko Kode Etikoa saritu du CLADek

Centro Latinoamericano de Asamblea General para el Desarrollo delakoak, CLADek (Nazio Batuetako Batzarraren babesa duen nazioarteko organismo publikoa) "Gipuzkoako Foru Enplegu Publikoaren Etika eta Kudeaketa Oneko Kodea" saritu du. Saria Goizeder Manotas Modernizazioko zuzendariak jaso zuen CLADen Nazioarteko XXII Kongresuan, zeinak helburu baitu Gobernuen erreforma prozesuen eta Administrazioaren modernizazioaren eta gai publikoen kudeaketaren dimentsio nagusien gaineko esperientziak, ikerketak, azterketak eta praktika aurreratuak trukatzea, gobernantza berriari lotuta. 1.100 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten bertan.

Gregorio Montero CLADeko idazkari nagusiak kodea goraipatu zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zuzentasun Sistemaren berezko alderdi gisa, eta azpimarratu zuen zein garrantzitsuak diren lanabes horiek “administrazio publikoak sendotzeko, balio etiko eta moralen gainean, hartara bermatzeko kargu publikoen eredugarritasuna eta etikaren eta osotasunaren rola gardentasuna sustatzeko lanean”.

Gipuzkoako Foru Enplegu Publikoaren Etika eta Kudeaketa Oneko Kodea, beste bi monografia finalistekin batera, laster onartuko den Funtzio Publikoaren Etikaren eta Osotasunaren Karta Iberoamerikarraren oinarri izango da.   

Enplegu publikoarena hirugarren kodea da legealdi honetan onartu dena, Erakunde Osotasunaren Sistemaren barruan.  Iaz foru goi karguentzat aplikagarria den bat onartu zen; berriki beste bat Aldundiaren esleipenetan parte hartzen duten enpresentzat eta, laster, beste bat onartuko da foru aldundiaren diru laguntzak jasotzen dituzten erakundeentzat.

“Ordezkari politikoek eredu izan behar dugu, gure ekintzek definitzen baikaituzte; baina, eredugarria eta balioetan oinarritutakoa den Gipuzkoa bat eraikitzea guztion zeregina da, eta, horrexegatik, kudeaketa modu hau zabaltzen jarraituko dugu, kode berrien bitartez. Albiste pozgarria da nazioarteko erakunde ospetsuek eta beste herrialdeek  kode horiek eredu gisa hartzea eta beraien erreformetan erabiltzea. Argi daukagu administraziook herritarrokin dugun harremana aldatu behar dugula. Gipuzkoa ondo kokatuta dago etorkizuneko erronka garrantzitsu honi heltzeko, eta horrelako errekonozimenduek berretsi egiten dute egiten ari garen apustua”, adierazi du Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak.