Atzealdea

Ama biologiko batek Aldundiaren tutoretzapeko bere haurrarekin ihes egin du, bisita programatua baliatuz

Foto Ama biologiko batek Aldundiaren tutoretzapeko bere haurrarekin ihes egin du, bisita programatua baliatuz

Ama biologiko batek Aldundiaren tutoretzapeko bere haurrarekin ihes egin du, bisita programatua baliatuz

Aldundiak salaketa jarri du eta Ertzaintza lanean ari da kasua argitzeko

Ama biologiko batek Aldundiaren tutoretzapeko bere haurrarekin ihes egin du, bisita programatua baliatuz

Gaur eguerdian Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean dagoen adingabeko baten ama biologikoak kale erdian modu zakar eta ezustekoan eraman du haurra, bisita programatu bat egitera zihoazela. Gizon bat zuen auto batean zain, eta muga aldera ihesi joan dira. Behin Frantzian, Dax parean, Polizia frantsesaren kontrolgune bat saltatu dute.

Maite Peña Gizarte Politika diputatuak adierazi duenez, gertaera “isolatua” eta “guztiz ezohikoa” da, harrera familia batekin bizi den urtebete inguruko adingabea “indarkeria erabiliz” izan baita kendua, harrera familia eta guraso biologikoen arteko bitartekaritza egiten duen entitateari, hain zuzen. Aldundiak gertaera jakinarazi dio Fiskaltzari eta dagokion salaketa aurkeztu du. Bitartean, Ertzaintza kasua argitzeko lanetan ari da.