Atzealdea

Antioko XXXIII. musikaldia

Foto Antioko XXXIII. musikaldia

Antioko XXXIII. musikaldia

Denis Itxasok eta Mikel Serranok Irailaren 3tik urriaren 1a bitartean ospatuko den Antioko Musikaldia aurkeztu dute.

Antioko XXXIII. musikaldia

Denis Itxaso, Kulturako Diputatuak eta Mikel Serrano, Zumarragako alkateak Irailaren 3tik urriaren 1a bitartean ospatuko den Antioko Musikaldiaren 33. edizio aurkeztu dute. Oraingo honetan, Musikaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Depatamentuko, Zumarragako Udalaren, Musika Hamabostaldiaren eta Antioko Amaren Lagunen elkartearen laguntza izango du.

Musikaldi honek 1984 urtean hasi zuen bere ibilbidea, eta Gipuzkoako lehenetariko zikloa izan zen, Debakoarekin batera.

Abiapuntuan, musika kultu-delakoa deszentralizatzea izan zen asmoa, eta, horretarako, Antio leku ezin hobea izan zitekeela pentsatu zen, akustika ezinhobea eta berezko historia eta balioa baitu.

Aurtengo edizioan, kalitatea mantenduko da eta aniztasuna ere handia izango da. Bertan 4 kontzertu izango dira: GORKA HERMOSA herriko akordeoi-jolea KAABESTRI ENSEMBLE soka-taldearekin, JUDITH JÁUREGUI pianista gaztea, LANDARBASO ABESBATZA ahots mistoz osatua, eta, bukatzeko, ESEMBLE MOXOS Boliviako taldea. Horiez gain, Igartubeiti baserrian, ENSEMBLE DIATESSARONek emanaldia eskainiko du urriko lehen larunbatean.

Antioko Musikalditik bai hemengo bai mundu mailako artistak pasa dira, eta beste behin mailari eta barietateari eutsi nahi zaio hurbiltzen direnei aniztasuna eta kalitatea eskainiz.

Antion parte-hartu duten izen batzuk aipatzearren:

Lluis Claret (biolontxelista)
Ainhoa Arteta (sopranoa)
Marta Zabaleta (pianista)
Andrew Marriner
Christian Zacharias (pianista)
Asier Polo (Biolontxelista)
Coro Japonés Aoi-Tori
Richard Ducros (saxofonista)
Katie & Marie Labèque (pianistas)
The Brotherhood Singers (Gospel taldea)
Carlos Mena (kontratenorea)
Javier Perianes (pianista)
Kalakan
Andreas Pritzwitz

Zumarragako Elizkalen, Correos paretik, autobusa izango da dohainik 19:00etan, itzulera kontzertua amaitzean.