Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aparture elkarteak irabazi du Foru Aldundiaren Turismoko Berrikuntza Saria

Aparture elkarteak irabazi du Foru Aldundiaren Turismoko Berrikuntza Saria

Bihar jasoko du Chillida Lekun egingo den ekialdian.

Foru Aldundiko Kultura eta Turismo Departamentuak erabaki du Aparture elkarteari ematea Gipuzkoako Turismoko Berrikuntza Saria Gipuzkoako turismo ereduan berrikuntzari eskaintzen dion balioagatik.

«Sari honen bidez turismoak egiten duen ekarpena nabarmendu nahi dugu, aberastasun eta enplegu iturri, modernizazio eta berrikuntzako faktore, eta Gipuzkoak atzerrian duen irudiaren plataforma denez gero; faktore horiek sektorea gainditu eta gizartean eragin positiboak izateaz gain, aberastasuna sortzen dute» azaldu du Maite Cruzado Turismo zuzendariak.

Saria emateko, Kultura eta Turismo Departamentuak kontuan izan du Aperture  liderra dela etxebizitza turistikoen sektore arautuan, 700 etxebizitza baino gehiago dituela Gipuzkoan, eta eredu zorrotz bat sustatu duela zerga eta lan esparruan.  Sistema eredugarri, arduratsua eta jasangarria da; Donostian 1.200 etxebizitza eta 4.200 plaza eskaintzen ditu, 108,5 miloi euroko inpaktu ekonomikoa du, eta 270 enplegu sortzen ditu zuzenean eta 675, zeharka. Hori dela eta, turismoaren diru sarrerak lurralde guztian zabaltzen dira.

Gainera, Foru Aldundiak bereziki kontuan izan du Gipuzkoak izan nahi duen turismo eredu jasangarri eta berritzailerako oso egokia den turista profila erakartzen duela. «Gaur egun dagoen eskariari erantzuten dio eta oso erabilia da atzerriko turisten artean; hortaz, lagungarria da benetan helmuga turistikoa gisa gure mugetatik kanpora ezagutarazteko. Aparturek abian jarri duen eredu berritzaile, kalitatezko eta arduratsuak turismoak izan ditzakeen ondorio negatiboak murrizten ditu» adierazi du Cruzadok. 

Aparture elkartearen lidergoari esker, administrazio publikoekin komunikazioa eta elkarrizketa errazagoa egin da, eta epe motz eta ertainean gauzak egiteko eta lan egiteko modu zorrotz eta gardena bermatu du.

Foru Aldundiak ematen duen turismoaren berrikuntzako hirugarren saria da aurtengoa.  Aurreko bi ekitaldietan Donostiako Arrizul hotelak eta Debako Itxaspe kanpinak jaso zuten saria.

Saria Chillida Lekun bihar egingo den turismoaren festan emango da.  Sari banaketan izango dira agentzia hartzaileak, ekitaldiak antolatzeko agentziak, Euskadiko, Errioxako, Nafarroako eta Iparraldeko hotel eta erakunde turistikoak, eta, aurten lehen aldiz, baita kulturaren alorrekoak ere. Oraingo honetan Turismoko Berrikuntza saria emateaz gain, Foru Aldundiak ALAIA aldizkaria aurkeztuko du, Kultura eta Turismo Departamentuak argitaratu duen aldizkaria, Gipuzkoa lurralde bakar eta paregabe egiten duten erakargarri baliotsuak erakusteko.

  

1233