Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Arduraz jokatuko dugu eta segurtasuna lehenetsiko dugu Antzuola-Bergara zatia egiterakoan

Arduraz jokatuko dugu eta segurtasuna lehenetsiko dugu Antzuola-Bergara zatia egiterakoan

Azterketa geotekniko sakona egin da proiektua idazterakoan eta arazo handiak azaleratu dira. Horrek, aurreikusita zegoen kostua baino handiagoa izango dela suposatuko du.

2016/05/04

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak, berak eskatuta, GI-632 errepideko Antzuola-Bergara zatiaren proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu gaur Batzar Nagusien aurrean. Proiektua idazketa fasean dago oraindik baino, maiatzaren amaieran bukatuta egongo dela aurreikusten da.

 

Aurkezpenean, Diputatuak adierazi du “hasieratik esan genuen, Deskargako obren aurrekariak ikusita, arduraz jokatuko genuela eta idazketan bertan, ohikoa baino azterketa geologiko sakonago bat egingo genuela. Eta hori da, hain zuzen ere, egin duguna. Eta azterketa geologiko horiek detektatu dute arazo handiak daudela Antzuola eta Beragara arteko tramu horretan eta aurrekontu gehiago beharko dugula errepidea egin eta mendi magal eta ezpondak egonkortzeko”. Oiarbide diputatuak gehitu duenez “horrek ez du esan nahi obran zehar ez dela inolako inzidentziarik gertatuko. Ehuneko ehun ezin da ziurtatu ez dugula arazo gehiago edukiko; baina sortu daitezkeen arazo gehienei, ahal den neurrian, aurrea hartzea da azterketa sakonaren helburua”.

 

Agerraldian zehar, Obra eraikuntzako zerbitzu buru Jose Mari Sarasolak azaldu ditu proiektuaren nondik norakoak eta garestitzearen arrazoiak “geotekniak azaleratu dituen arazo guztiei aurre egiteaz gain, oinarrirako obraren materiala erabiltzea aurreikusten genuen, baina orain ez daukagu material nahiko horretarako, Prestamo izeneko ezponda egiteko erabili delako. Orain, harrobian erositakoa erabili beharko da”.

Sarasolak esan duenez, ezponda erori zenean, gune horretan trazatua aldatu beharra zegoen eta hirugarren adarrari kokapen berri bat bilatu. “Proiektua idazten hasi arte ez genekien zein izango zen soluzioa” adierazi du Foru Aldundiko teknikariak. Aurkitutako soluzio berriarekin, soluzio geotekniko sendoagoak aurreikusteaz gain, onura nabarmenak izango ditu GI-632 errepidearen tramu berri horrek:

Foru Diputatu honek gardentasun osoz jokatuko du obra guztiaren exekuzioan. Arazoak egonez gero,  Batzar Nagusien aurrean azalduko ditut eta arazorik balego,  aurre egingo diegu”

Oraingo trazatuarekin, etorkizunean, AP-1arekin lotura zuzena egiteko aukera zabalik geratzen da.
Loturak ezaugarri hobeak izango ditu malda eta inkorporazioei dagokionez. Aurreko proiektuan ezkerretik baziren ere, berrian eskumatik egingo dira, gidarien segurtasuna gehituz.
Gaur egungo errepide zatia (eraikiko diren bi glorieten artekoa) hobetu egingo da kurbak txikiagotuz.

Hilabete honen amaierarako proiektuaren idazketa amaitzea aurreikusten da. Ondoren etorriko da eraikuntza proiektua eta hark erakutsiko du lizitaziorako kostu zehatza eta zenbateko exekuzio epea izango duten lanek.

  

1271