Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Arlo sozio-ekonomikoko 40 entitate “Laneratze eta gizarteratzeari buruzko mintegian”

Arlo sozio-ekonomikoko 40 entitate “Laneratze eta gizarteratzeari buruzko mintegian”

Deustuko Unibertsitatean, besteak beste, bikoiztasun posibleak aztertzeko eta pertsona horien lan munduratzea hobetzeko

Hirugarren sektoreko 40 entitatek baino gehiagok parte hartu dute gaur Deustuko Unibertsitatean egindako “Laneratze eta gizarteratze soziolaboralari buruzko mintegian”, Elkar-EKIN 2016-2020 Gipuzkoako Gizarteratze Planaren baitan. Gaurko saioan (beste bi egingo dira urriaren 11n eta 25ean), partaideek, besteak beste Lanbide, Garapen Agentziak, Gizarte Politikako Departamentua, Ekonomia Sustapena Departamentua, Adegi, Merkatarien Federazioa, Gizatea (Gizarteratzeko Enpresen Sarea) eta Gipuzkoako Bazkundeak, plazaratu dute bakoitzak zer egiten duen gizarteratze arloan, bikoiztasun posibleak identifikatuz, horien “konponbideak” bilatuz, eta lankidetza “posibleak aztertuz”, nabarmendu du Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak gaurko mintegian, ondoan izan dituela Felix Arrieta Deustuko Unibertsitateko politologoa, eta Belen Larrion, Aldundiko Haurren Babeseko eta Gizarteratzeko zuzendari nagusia.

Diputatuak nabarmendu du gaurko mintegia “oso ongi joan dela”, desberdinen artean eraikitzeko sinergiak bideratu ditugulako”, modu horretan bazterkeria arriskuan dauden pertsonen lan munduratzean “eraginkorragoak izan gaitezen”. Horretarako, hirugarren sektoreaz gain, “orain arte begirada inklusiboarekin funtzionatu ez duten eragile batzuen partaidetza izan dugu”, gaineratu du. 

orain arte begirada inklusiboarekin funtzionatu ez duten eragile batzuen partaidetza izan dugu
  

1300