Atzealdea

Jaialdi batek itxiko du larunbat honetan Locar Art Pareta ekimenaren lehen edizioa

Foto Jaialdi batek itxiko du larunbat honetan Locar Art Pareta ekimenaren lehen edizioa

Jaialdi batek itxiko du larunbat honetan Locar Art Pareta ekimenaren lehen edizioa

Convent Garden-en eguerdiko 12etatik aurrera

Jaialdi batek itxiko du larunbat honetan Locar Art Pareta ekimenaren lehen edizioa

Ekimen honi esker 20 gazteek euren obra Gipuzkoako merkataritza lokaletan erakutsi dituzte

Jaialdian Unax Noga (Unax NoVales) eta Amor en Tokyo-ren emanaldiak egongo dira

Larunbat honetan eguerdiko 12etatik aurrera Jaialdia egingo da Donostiako  Local Art Pareta ekimenaren lehen edizioari itxiera emateko.

Aldundiko Kulturalko Departamentuak Arteuparteren laguntzaz sustatu duen ekimen honi esker 20 gazteek beren obra Gipuzkoako merkataritza lokaletan erakutsi ahal izan dute maiatzatik aurrera.

Convent Garden (sarrera Manterola kalea 15) egingo den festan artistek hartu dute parte eta euren obrak ikusgai egongo dira. Horrez gain, bi musika emanaldi egongo dira, ordubatetan Unax Noga [ Unax NoVales ] –ek emanaldia emango du eta arratsaldeko 5etan, Amor en Tokyo-k.

Edizio honen balatzea positiboa izan da eta zenbait obra ere saldu egin da.

Aldundiaren deialdian hautatutako artista eta lokalak hauexek izan dira:

DENDATU LOKALA (DONOSTIA) / MAIALEN REPARAZ
BOTANIKA (DONOSTIA) / AINIZE TXOPITEA 
ASTARBE SAGARDOTEGIA (ASTIGARRAGA) / SUPERFACE 
PESCADERÍA IRE (DONOSTIA) / DANIELA GARRETON 
KOKOJATEN (EIBAR) / MARCOS NAVARRO 
CONVENT GARDEN (DONOSTIA) / OHIERGI ESTORMES 
CARREFOUR GOIERRI (GOIERRI) / ARITZ KABE
NOCOLOR (DONOSTIA) / JUNCAL AGUIRRE 
ART DECO (DONOSTIA) / IÑAKI ELOSUA 
A FUEGO NEGRO (DONOSTIA)  IMANOL AIZPURU 
GOLOCAL SAN SEBASTIÁN (DONOSTIA) / MARÍA ROMERO 
AQUARIUM (DONOSTIA) / FORTÚN 
ASADOR URKIOLA (BEASAIN) / MAITE ROSENDE 
RESTAURANTE KULIXKA (ZARAUTZ) / JAVI PECIÑA
BIDEGOXO (TOLOSA) / NATALIA CAMBRONERO 
PETRITEGI (ASTIGARRAGA) / ANDONI GARCÍA BAÑEGIL 
LAIA (HONDARRIBI) / JUDAS ARRIETA 
MALA GISSONA (DONOSTIA) / JOKIN  FERNANDEZ 
Subijana (Igeldo) / UDANE JUARISTI
ASTORIA 7 (DONOSTIA)/ MIKEL ARTEAGA
BBKAFE (DONOSTIA)/ DANIELA GARRETON

Artista bakoitzak lau lan jarri ditu ikusgai egokitu zaion tokian. Edozein modutako arte grafikoa jarri dute, argazkiak izan ezik.

Local.Art.Pareta hemengo artisten obra grafiko eta plastikoaren eta “eguneroko kontsumoko" Gipuzkoako espazioen “bategitea” oinarri duen proiektu bat da. Helburua da Gipuzkoako artisten sormen plastikoko lana ezagutzera ematea, egungo artisten talentua ikusgai jartzeko, espazioen sare bat osatuta, horrela balio erantsia emateko beren eguneroko zereginei, paretetan hemengo artea jarrita. Azken finean, artistei laguntzeko plataforma bat izan da, artistak eta espazioak biltzen dituena.