Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea AT bidesari sistemak N-1eko trafikoa arindu eta kanpoko kamioilarien ekarpenarekin bere mantenua bermatuko du

AT bidesari sistemak N-1eko trafikoa arindu eta kanpoko kamioilarien ekarpenarekin bere mantenua bermatuko du

Europako teknologia aurreratuena izango du sistema berriak eta garraio astunari bakarrik eragingo dio, inola ere ibilgailu arinei

2016/06/28

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bidegik AT ordainketa sistema berria aurkeztu dute, Europako teknologia aurreratuenarekin Gipuzkoako errepideen oreka eta mantenua bermatuko duen sistema. Uztailean lizitatuko da proiektua eta, aurreikuspenen arabera, datorren urtean hasiko dira lanak.

Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek azaldu duenez, bi dira N-1 errepidean bide-saria ezartzearen helburu nagusiak. Batetik,  Gipuzkoa zeharkatzen duten 12.000tik gora kamioi igarotzen dira bertatik, eta horietatik % 60 dira atzerritarrak. “Gipuzkoarrok soilik ezin dugu ordaindu Europako ardatz transeuropearrean dagoen azpiegitura honen mantenua eta hobekuntza. AT sistemak kanpoko kamioilariek ibilbide osoa ordaintzea bermatzen du eta Gipuzkoa barruko bertakoen joan-etorrietan ahalik eta eragin gutxiena egingo da”, nabarmendu du.

Bestetik, AT sistemak trafikoen oreka ere eragingo du. Izan ere, aurreikuspenen arabera, kamioien joan etorriak, neurri batean, N-1etik AP-8 eta AP-1era bideratuko dira, eta horrek nabarmen hobetuko du gure sarea, N-1eko trafikoa arinduz.

Sistema berriari dagokionez, hiru puntutan jarriko da ordainlekua: Etzegaraten, Andoainen eta Irunen. Modu horretan, hiruetatik igarotzen diren kamioiek bakarrik ordainduko dute bidesari guztia. Andoain igarotzeko 2 kilometro bakarrik kobratuko direla kontuan hartuta, espero da lurralde barruko joan-etorrietan garraiolariengan euro baten azpiko eragina izatea.

Oiarbidek jakinarazi du Gipuzkoako Aldundiak eta Bidegik ahalegin handia egin dutela eta bide ezberdinak jorratzen saiatu direla bertako garraiolariengan eragina murrizteko, baina ohartarazi du Europako zuzentarauak ez duela onartzen jatorriaren arabera inolako hobaririk ematea bidesariari dagokionez. Hori dela eta, Gipuzkoako kamioilariei Europako Batasunak baimentzen dituen beste laguntza mota batzuk aztertzeko konpromisoa hartu du.

 

AT sistemaren ezaugarriak

Oiarbidek eta Bidegiko zuzendariak, Alfredo Etxeberriak, AT sistemaren ezaugarrien berri eman dute. Azaldu dutenez, Free-Flow sisteman oinarritzen da, eta bere funtzionamendua zenbait ekipo irakurleetatik pasatzen diren ibilgailu astunak identifikatzeko gaitasunean datza

Betiko kabinadun ordainlekuak izan beharrean, metalezko portiko edo ate bat jartzen da bidean, mezu aldakorrei buruzko informazioa ematen duten kartelen euskarrien antzekoa. Portiko horien gainean, ibilgailuak identifikatzeko ekipo elektronikoak jarriko dira eta jasotako informazioa kudeaketa sistemetara bideratzen dute.

Kamioiak atetik   pasatzean, sistemek ibilgailua adiera bakarreko eran identifikatu ahal izango dute, baita ibilbidea ere, horrela, gailuarekin erlazionatuta duen banku-kontuan zuzenean kobrantza burutuz.

Gipuzkoarrok soilik ezin dugu ordaindu Europako ardatz transeuropearrean dagoen azpiegitura honen mantenua eta hobekuntza. AT sistemak kanpoko kamioilariek ibilbide osoa ordaintzea bermatzen du eta Gipuzkoa barruko bertakoen joan-etorrietan ahalik eta eragin gutxiena egingo da”

Horretarako, beharrezkoa da erabiltzaileak transmisore/igorle izango den gailu txiki bat eskuratu eta ibilgailu barruan jartzea, azpiegituraren erabilerarengatik ordaindu beharrekoa gelditu gabe burutzea bideratuz. Ordainlekutik pasatzean sistemak erabiltzailea identifikatuko du eta automatikoki transakzioa burutuko da. Kamioiak gelditu behar ez direnez, bide-sari sistema honek ez du auto-ilararik sortzen.

AT sistema jasangarria izango da. Izan ere, gelditu gabe ordaindu ahal izango denez, trafikoa geldituko ez denez, ordainketa sistema tradizionalarekin alderatuz, kutsadura gutxiago eta zarata gutxiago egongo da. Gainera, jasangarriagoa izateaz gain, teknologikoki Europako abangoardian kokatuko du Gipuzkoa, Suedia edo Norvegiaren moduko Europako herri aurreratuenek baitute sistema hau, eta Estatu mailan lehendabizikoa izango da.

 

 

  

2001