Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aurkeztu da Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren 16. edizioa. Maiatzaren 28an izango da.

Aurkeztu da Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren 16. edizioa. Maiatzaren 28an izango da.

Gipuzkoako probarik gogorrena eta ederrenetarikoa da

Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren 16. edizioa aurkeztu da gaur Gipuzkoako Foru Aldundian. Proba maiatzaren 28an izango da eta puntuagarri izango da Skyrunner World Series 2017rako eta Skyrunner National Serieserako. 

Astelehenean irekiko da atletek izena emateko epea. Otsailaren 3an bukatuko da eta 23an egingo da parte-hartzaileen zozketa. Antolakuntzak 150 dortsal gordeko ditu lasterketak dakartzan konpromisoei aurre egiteko eta beste 125, berriz, aurreko edizioetan lehiatu eta 16. edizioan ere parte hartu nahi duten atleten parte-hartzea ahalbidetzeko, eta azken bi edizioetan –2015ean eta 2016an– denborarik onenak erregistratu zituzten atleten parte-hartzea bermatzeko. Izen-ematea www.kirolprobak.com webgunearen bidez egin beharko da.

Aratz mendigunean eta Aizkorri mendilerroan barrena egiten den mendi ibilbidean Euskal Autonomia Erkidegoko lau gailur garaienak zeharkatzen ditu: Aratz, Aizkorri, Aketegi eta Aitxuri. Zegama herritik (296 m) Otzaurteko gainera (652 m) jotzen da, eta mendate horretatik aurrera mendi bide eta bidexka ederretatik igarotzen da ibilbidea, zuhaiztietan –gehienean hariztietan–, harkaitz bizizko eremu malkartsuetan eta goi mendietako larreetan barrena.  Lasterketa hau lurraldean egiten den proba gogorrena da, abiapuntuaren eta helmugaren artean 42 kilometro eta 5.472 metroko desnibela baitago.   

Aurten kilometro bertikala puntuagarria izango da Munduko Koparako, Skyrunner National Series 2017 eta Euskadiko KV 2017 Koparako. Maiatzaren 26an izango da Zegaman, 16:00etatik aurrera.

28an VI. Zegama-Aizkorri Junior Traila ere izango da, 10:30etan hasita, eta 10,4 kilometroko ibilbidea izango du. Antolatzaileak pozik agertu dira parte-hartzaile kopuruak gora egiten duelako urtero.

Aldundiko Kiroletako zerbitzuburu Iñaki Iturriozek proba honek Gipuzkoan sortzen duen aberastasuna nabarmendu du; gainera, Europako Txapelketarako baliogarria da eta espezialitate horretako atletarik onenak ekartzen ditu Gipuzkoara.

Aldundiko ordezkariek mendi maratoiak dituen balioak azpimarratu dituzte, eta bereziki adierazi dituzte horrelako probetan parte hartzen duten atletek egin behar duten sakrifizioa eta izan behar duten pertseberantzia. Izan ere, batzuk zortzi ordu baino gehiago behar izaten dituzte eta ibilbidea osatzeko.

Zegamako alkate Joseba Izagirrek baieztatu du probaren oinarriak sorrerako berberak direla gaur egun ere: proba posible egiten dute 300 boluntario baino gehiago; ingurunea, probaren ibilbideko zatirik handiena natura- eta ingurumen-balio handiko Aizkorri-Aratz parke naturaletik pasatzen baita; eta ingurumenarekiko errespetua.

  

1310