Atzealdea

Aurre!, emakumeen aurkako indarkeria gainditzeko Erkidegoko lehen Foru Planak prebentzioan jarriko du indarra

Foto Aurre!, emakumeen aurkako indarkeria gainditzeko Erkidegoko lehen Foru Planak prebentzioan jarriko du indarra

Aurre!, emakumeen aurkako indarkeria gainditzeko Erkidegoko lehen Foru Planak prebentzioan jarriko du indarra

Miren Elgarresta: “Gure foru plan honetan estrategikotzat hartzen da gazteen eremua garatzea, eta, horretarako, 2017an esperientzia pilotu bat jarriko da martxan, genero estereotipoen transmisio naturalarekin apurtu nahi dugulako”

Aurre!, emakumeen aurkako indarkeria gainditzeko Erkidegoko lehen Foru Planak prebentzioan jarriko du indarra

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko, Aurre! Foru Plana aurkeztu dute Batzar Nagusien aurrean Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak eta Miren Elgarresta Berdintasunerako organoaren zuzendari nagusiak. Plan aitzindaria da, aldundi batek emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko bereziki diseinatu duen lehena baita Erkidegoan. Maite Peñak nabarmendu duenez, “Foru plan hau Diputazioak legealdi hasieran hartutako ‘eredu’ batetik jaio da: Gipuzkoa, ezberdintasunik gabeko lurraldea izatea”. Eta gaineratu du Planaren “existentzia bera berritzailea dela, prebentzioan jarriko baitu indarra”.

Aurre! planaren lehentasunezko helburua da politika publiko berria garatzea  emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko. Politika publiko horrek ikuspegi feminista izango du, kausa gisa desberdintasunari erreparatuko dio eta esku hartzeko helburu gisa ahalduntzea txertatuko du. “Arretaz eta babesaz gaindikoa izatea nahi da eta arlo desberdinen arteko lana zabalduko du. Planaren asmoa da helburu horiek lortzeko laneko marko berritzaile hau erabat garatzea”, zehaztu du Berdintasunerako organoaren zuzendariak.

Aurre! lau ardatz nagusi dituen anbizio handiko plan bat da: prebentzioa eta sentsibilizazioa, biktimei arreta, prestakuntza eta ikerketa, eta horietako bakoitzak lau helburu nagusi ditu. Bere egiturak, 17 helburu zehatz lortzea aurreikusten du eta, gizarte eraldaketan aurrera egiten lagunduko duten 70 ekintza garatzea, guztia, Gipuzkoa ezberdintasunik gabeko lurraldea izan dadin.
Hain zuzen, orain arteko politikak indarkeria matxista jasaten zuten emakumeei zuzenduta zeuden. Aurre! planarekin, ordea, aurreikusten diren ekintzak ekintzen helburu diren sektoreen arabera garatuko dira. “Lan egiteko marko batean identifikatuko ditugu emakumearenganako indarkeriarekin lotura zuzena duten eragile politiko eta sozialak”. 

Europako EIGE institutuan egin den hausnarketarekin bat eginez, prebentzioa da une honetan eztabaidagai nagusia. “Europan ere, gure antzera, arreta zerbitzuen inguruko politikak garatu dira. Eta Aurre! foru planarekin arretaz haratago joan nahi du Aldundiak”, adierazi du Elgarrestak. Indarkeriarekin inplikazio zuzena duten eragileekin egindako plan bat da eta partaide izan dira udaletxeak, berdintasun teknikariak, emakumeen elkarteak eta foru departamentu guztiak. Kontraste fase garrantzitsu bat egin da; Lituania eta Norvegiara egindako bidaiak azpimarratu ditu berdintasunerako zuzendariak: “Bidaia horietan konturatu ginen orain arte garatu ez duguna prebentzioa dela eta hor jarri behar dugula azpimarra”. “Orain arte biolentzia jasaten zuten emakumeei arreta zerbitzuak eskaintzen zitzaizkien, bizi duten egoera latza gainditu dezaten. Baina hori ez da nahikoa. Izan ere, prebentzio politikarik ez badago, beti egongo da biolentziaren biktimen etengabeko jarioa”, azpimarratu du Elgarresta zuzendariak.

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko foru plan honekin, orain arteko esparrua zabaldu eta formazioa eta ikerketa txertatu dira. Besteak beste, oinarrizko formazioa eskainiko zaie indarkeria jasaten duten edo jasateko arriskua duten pertsonekin harremanetan dauden langileei, genero ikuspegia izan dezaten.

“Prebentzio politikarik ez badago, beti egongo da biolentziaren biktimen etengabeko jarioa”

Bestalde, emakumeen arreta maila hobetu dadin, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek koordinatuta egingo dute lan, lurralde osorako balioko duen jarduteko protokolo baten arabera. “Ondoren, erakunde bakoitzak hobetu ahalko du udal guztiekin elkarlanean landuko dugu protokolo hori”, azaldu du Elgarrestak.

Ikerketaren arloan, berriz, ezagutza gune bat osatuko da adituen, unibertsitateen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean, eta, ezagutza gune horrek, bizitzako arlo bakoitzean izan behar den genero ikuspegia landuko du.

Planaren barruan froga pilotu batzuk ere egingo direla aurreratu du Miren Elgarrestak: “Gure foru plan honetan estrategikotzat hartzen da gazteen eremua garatzea, eta, horretarako, 2017an esperientzia pilotu bat jarriko da martxan, genero estereotipoen transmisio naturalarekin apurtu nahi dugulako. Biolentzia matxista jasan duten emakumeen elkarteei zuzendutako lantaldeak ere egingo dira. Harremanetan jarriko ditugu egoera berdina jasan eta gainditu duten beste emakumeekin”.