Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Donostia eta Paris berriz ere lotuta Cristóbal Balenciagaren bidez

Donostia eta Paris berriz ere lotuta Cristóbal Balenciagaren bidez

“San Sebastian Region Parisen aurkeztuko da Cristóbal Balenciaga bitarteko dela”

2017/03/06

Donostia eta Paris berriz ere lotuta Cristóbal Balenciagaren bidez

Cristobal Balenciagari buruzko bi erakusketa garrantzitsu aurkeztuko dira asteazkenean, martxoaren 8an, Parisen, Espainiako enbaxadan, arratsaldeko 18.30tan18:30ean: “Balenciaga, l'oeuvre au noir”, egun horretan bertan Pariseko Bourdelle museoan irekiko dena; eta “Rachel L. Mellon Collection” erakusketa, maiatzean Cristóbal Balenciaga museoan ikusgai izango duguna.  

Aurten ehun urte betetzen dira Cristóbal Balenciagak Donostian lehenengo jostundegia ireki zuenetik, eta 80 urte, Parisko lehenengoa abian jarri zuenetik. Urteurren hori dela eta, Espainiak Parisen duen enbaxadak sinbolikoki lotu ditu bi hiriak berriz ere, Cristóbal Balenciagaren sormen eta enpresa abentura ospatzeko.

Ekitaldia Tourespaña eta San Sebastián Region bulegoak bultzatu dute, eta bertan izango dira, besteak beste, Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatua, Maite Cruzado Turismo zuzendaria, eta Miren Vives Cristóbal Balenciaga Museoko zuzendaria.  Itxasok gure eskualdeetako kultur alderdi erakargarrienak aurkeztuko ditu, Getariako museoa buru dela.

Izan ere, gure lurraldeak eskaintzen duen kultur eskaintza erakargarrietako bat Getariako Cristobal Balenciaga museoa da. Museoa 2011n inauguratu zen, Getarian bertan, Balenciagaren jaioterrian, Donostiatik 30 kilometrora, eta bertan jostunaren lanik garrantzitsuenak biltzen dira, lehen urtetakoak.

Maiatzetik aurrera, Cristóbal Balenciaga museoak Balenciagaren bezero garrantzitsuenetako baten, Rachel L. Mellon estatubatuarraren, ondareari buruzko monografikoa aurkeztuko du.

Monsieur Hubert de Givenchyren zuzendaritzapean eta Eloy Martinez de la Pera eta Igor Uria Zubizarreta komisario direla, Mellon andreak Getariako museoari dohaintzan eman zizkion 150 pieza jarriko dira ikusgai.  Cristóbal Balenciagaren sormenaren heldutasuna ikusgai jartzen duen lan sorta, inondik ere, jostun handiaren bezero garrantzitsu eta adiskide izan zenaren ikuspuntu liluragarriaren bidez.  

  

1689