Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea San Pedrok 1917an irabazitako Kontxako bandera ikusgai izango da Untzi Museoan

San Pedrok 1917an irabazitako Kontxako bandera ikusgai izango da Untzi Museoan

Untzi Museoak eta Aquariumek martxan jarritako #KONTXA1917 kultura proiektuaren baitan.

Untzi Museoak eta Aquariumek martxan jarritako  #KONTXA1917 kultura proiektuaren baitan, eta Sanpedrotarra Arraun Elkartearen laguntzari esker, Untzi Museoan irailaren 10 arte, San Pedroko traineruak 1917ko irailaren 16an Kontxako uretan irabazitako bandera ikusteko aukera izango dugu. Jatorrizko bandera bitrinaren barruan erakutsiko da, tamaina bereko erreprodukzioarekin batera.

#KONTXA1917 egitasmo honen bidez bi museoek Kontxako estropaden ondare kultural eta historikoa errekuperatu nahi dute, baita ondare balioak eta balio etnografikoak nabarmendu ere duela 100 urteko Estropadetan gertatutakoaren historia berreskuratuz.

Halaber gogorarazten da, irailaren 8an, 19:00etan, Aquariumeko auditorioan mahai-ingurua izango dela Ciaboga aldizkariaren inguruan. Izenburua: "Ciaboga, pasioa eta bizitza arraunaren alde". Parte hartuko dute, besteak bestek, Joseba Bontiguik eta Ibon Gaztañazpik. Sarrea libre izango da lekua bete arte.

 

  

1543