Atzealdea

Baztertze arriskuan dauden 12 lagun basoko lanak egin dituzte Pagoetan eta Jaizkibelen Aldundiaren eta "La Caixa" Obra Sozialaren hitzarmenaren barruan

Foto Baztertze arriskuan dauden 12 lagun basoko lanak egin dituzte Pagoetan eta Jaizkibelen Aldundiaren eta "La Caixa" Obra Sozialaren hitzarmenaren barruan

Baztertze arriskuan dauden 12 lagun basoko lanak egin dituzte Pagoetan eta Jaizkibelen Aldundiaren eta "La Caixa" Obra Sozialaren hitzarmenaren barruan

Mendi eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak gidatzen ditu Gipuzkoako natura baliabideak babesteko, sustatzeko, artatzeko eta hobetzeko lanak, 50.000 euroko aurrekontu batekin

Baztertze arriskuan dauden 12 lagun basoko lanak egin dituzte Pagoetan eta Jaizkibelen Aldundiaren eta

Joan den astean, basoetako lan batzuk hasi ziren Jaizkibel menduan eta Pagoetako natura parkean "La Caixa" Banku Fundazioak finantzatuta, urte hasieran Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuarekin sinatuta duen hitzarmenaren barruan. "La Caixa" Obra Sozialak 50.000 euro bideratzen ditu programa honetara. Bertan gizarte baztertze arriskuan dauden 12 lagunek parte hartzen dute, besteak beste Pagoetako pagadiak lehengoratzeko eta hobetzeko lanetan eta Jaizkibelgo su arriskuei aurre hartzeko lanetan.

Gipuzkoako natura ingurunea hobetzeaz eta artatzeaz gain, talde baztertuen gizarteratzea ere lehentasun bat da Aldundiak eta "La Caixa"ko sinatutako hitzarmen horretan. Kontuan izanda etorkinak baztertze arriskuan dauden talde bat direla, lanak egiten ari den enpresak Ekuadorreko bost langilerekin eta Boliviako beste bostekin lan egiten du. Horrela, baztertze arriskuan dauden 10 lagunek egiten dituzte lan hauek urritik aurrera.

Hitzarenenean jasotzen diren hiru lanetako bat Jaizkibelen burutzen ari dira. Jaizkibel Gipuzkoako natura interes handienetako bat duen mendia da. Izan ere, natura balio handiko natura gune babestu bat da, ekosistema ugari baititu. Gainera, Natura 2000 Sarean dago. Une honetan, suebakietako sastrakan kentzen ari dira Jaizkibel mendiko iparraldeko eta hegoaldeko magaletan, hartara suak eragin ditzaketen kalteak mugatzeko, intereseko habitatak hobetzeko eta suak itzaltzera joan daitezkeen langileen segurtasuna handitzeko. Suebakietako lanen ondoren, bideen zabalera hobetu eta txukunduko dute.

Aiako Pagoetako Natura Parkean, berriz, basoetako lanak egiten ari dira pagoak landatutako eremuetan. 1960-1963 aldian landatutako pagadiaren trinkotasuna murriztu nahi dute, etorkizunean zuhaitzak hobeto garatu daitezen, eta argi gehiago sartu eta oihanpeko aniztasuna hobetzeko. Haginak gertu badaude (Taxus baccata) edo gorostiak (Ilex aquifolim) zuhaitzetan eraztunak jartzen dira. Horrela, zutik eta lurrean egur hila gehitzen da orobat, hark basoen bioaniztasuna areagotu egiten baitu. Interes ekologikoko zuhaitzak ez dira ukitzen, diametro handiak dituztelako, espezia epifitak dituztelako edo zulo handiak habiak egiteko.

Lan hauen bidez Eusko Jaurlaritzaren 218/2012 Dekretuak, Pagoeta (ES2120006) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu eta hura kontserbatzeko neurriak ezartzekoak, biltzen dituen helburuak eta neurriak betetzen dira.