Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ballet emanaldia Baionako Zezen Plazan Biarritzeko Malandain balletaren eskutik

Ballet emanaldia Baionako Zezen Plazan Biarritzeko Malandain balletaren eskutik

Gertakizun artistiko nagusi horrek ongi erakusten du zein neurriko dinamika dagoen mugazgaindiko harremanei doakienez

2017/07/12

Lurralde lankidetza bat abiatu ondoren bai Iparraldean, lurralde kolektibitateekin, eta bai Hegoaldan, Donostia / San Sebastián hiria eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, 2017ko konpainia onenaren saria irabazi duen Malandain Ballet Biarritzek lurralde mailako hitzordua finkatzen du ez ohiko leku batean, Baionako Zezen-plazan.

Mugazgaindiko harremanak garatzeko gisan eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin loturan, usaian nazio eta nazio arteko mailako eszenatoki handienetan agertzen diren hiru obra eskainiko ditu, ohi ez den bezala, heldu den agorrilaren 5ean.

Gertakizun artistiko nagusi horrek ongi erakusten du zein neurriko dinamika dagoen mugazgaindiko harremanei doakienez, eta herri besta garrantzitsu bat izan nahi du. Euskal Hirigune Elkargoak sostengatzen du bertako lurraldearen kulturari distira ematen dion kultur gertakizun hau.                                                                   

100 emanaldi baino gehiago eskaini ondoren Frantzian eta nazio arte mailan, eta prentsak eta publikoak goretsi Noé sorkuntza Parisen muntaturik, Malandain Ballet Biarritzek ohiz kanpoko gaualdia aurkeztuko du agorrilaren 5ean, larunbatarekin, 21:30etan, ez ohiko leku batean, Baionako Zezen-plazan.

Behin baizik ez da eskainia izanen da eta usaian nazio eta nazio arteko eszenatoki handienetan aurkeztuak diren hiru obren inguruan antolatua da, Euskal Herriko biztanleek eta udatiarrek goza dezaten.

2012an Kritikako Sari Nagusia lortu duen Une Dernière chanson (Azken kanta bat) obrarekin irekiko da ikuskizuna Vincent Dumestre eta Le Poème Harmoniquek egokitu « romances et complaintes de la France d’autrefois » (« lehengo Frantziako erromantza eta eresiak ») antologian. Azken eguzki izpi baten arintasuna,  samurtasuna eta poesia distira handienean agerrarazten digun baleta.

Ondotik Estro, Stabat Materen orrietan eta Antonio Vivaldiren Estro armonico Op.3-an oinarritua. Goramendu gogoa eta gailurrera heltzeko burutu beharreko indarren inguruko sorkuntza.

Azkenik, Maurice Ravelen Boléro famatua gaualdiari amaiera emateko, dantzariak esparru zerratu eta hertsi batean mugitzeko, musika obsebiboari jarraikiz.

22 dantzari Thierry Malandainek koreografiatu hiru obra hauek indarrez, birtuosotasunez eta sentsualki antzezteko.

« Ohore handia da » Malandain Ballet Biarritzentzat «  « Baletak Zezen-Plazan » gertakizun honek Euskal Herria erakrgarriagoa bilakatzeko balio izatea ». Donostia-San Sebastian 2016, Europako Kultur hiriburuaren ildotik, Donostia / San Sebastián hiria, Victoria Eugenia Antzokia eta Biarritz hiriak daramatzaten « Ballet T » lurralde lankidetza egitasmoen 10 urteren une nagusia da eta gaur egun dinamika berri baten abiapuntua bilakatu da Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Hirigune Elkargoaren sostenguarekin.

II / EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOAREN SOSTENGUA NEURRI HANDIKO LURRALDE EKIMENARI

Malandain Ballet Biarritz nazio arte mailan famatua den enbaxadorea da. Kritikaren profesionalen elkarteak, gisa horretara, urteko « konpainia onena » izendatu du Noé obra saritzeko.

Thierry Malandain konpainiako zuzendari-koreografoak lortu ospeari esker, baleta honek Euskal Herriko kultura eta lurraldetasuna lau haizetara ezagutaraztera darama.

Baionako Zezen-plazan aurkeztu hedadura handiko arte egitasmo honek, Euskal Herriaren nortasuna eta erakargarritasuna sustatzeko aukera eskaintzen du.

Orain arte eraman mugazgaindiko harreman ugariek ere halako gauza bat ahalbidetu dute.

Donostia-San Sebastian 2016, Europako Kultur hiriburuaren ildotik, hedadura handiko ekimenak antolatuak izan direnean iragan urtean, Donostia / San Sebastián eta Biarritzek daramatzaten Ballet T lurralde lankidetza egitasmoren 10 urteren une nagusia da Malandain Ballet Biarritzentzat.

Gaur egun dinamika berri batean sartua den lurralde lankidetza Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Hirigune Elkargoaren sostenguari esker.

Euskal Hirigune Elkargoa 2017ko urtarrilaren 1ean sortu denetik, lankidetza aukera gero eta zabalagoak agertu dira.

Bere usadioez harro eta munduari irekia den nortasun handiko 300 000 biztanleko hirigunea izanik, Euskal Hirigune Elkargoak bere trebetasunak hedatzeko asmoari darraikio, Pirinio Atlantikoetako Departamendua eta Akitania Berria Eskualdea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Nafarroako autonomia erkidegoa eta Euskal autonomia erkidegoa gisako hurbileko partaideekin gara ditzakeen gaitasunetan bermatuz.  

Horrek gaur egun Euskal Hirigune Elakrgoa hedadura handiko egitasmo nagusi hau sostengatzera bultzatzen du. Bidasoako bi aldeetako instituzioetako, kultur, sozio-profesional arloetako ordezkariei bertara hurbiltzeko gomita luzatuko zaie.

Prentsaurreko bat antolatua izanen da uztailaren 12an, asteazkenez, 10:30etan Gipuzkoako Foru Aldundian. Bertan egonen da Denis Itxaso, kultura, turismoa, gazteria eta kiroletako foru diputatua.

III / HIRU IKUSKIZUN BATERA…

Ohiz kanpoko leku batean, Baionako Zezen-plazan hain zuzen ere, ditu Malandain Ballet Biarritzek bere koreografia arrakastatsuenetako batzuk  aurkeztuko. Dantzarien inguruan jarririk, ikusleei behin baizik aurkeztua izanen ez zaien ikuskizuna proposatuko zaie, Thierry Malandainek kari horretara prestaturik. 

22 dantzarik Thierry Malandainek koreografiatu hiru obra hauek indar, birtuosotasun eta sentsualtasun handiz  antzeztuko dituzte:

Une dernière Chanson (Azken Kantu bat) (30 minutu): 10 dantzari, Vincent Dumestrek egokitu kantu tradizionalak.

« Dantza kritikako Sindikatuaren 2012ko sari nagusia irabazi duen Une Dernière chanson (…) benetako bitxia da. Kantu bakoitza  adimendu eta samurtasun handienarekin tratatua da eta paregabeko arintasuna jalgiarazten duen benetako erretaula bizi bat osatzen du. Badirudi konpainiako dantzari guziak grabitatean daudela eta duten onena eskaintzen dutela, dantza superlatibo horren ordu erdia modu bikainenean eskaintzeko. » Alta Musica, Olivier Brunel.

Argibide gehiago ondoko gunean: www.malandainballet.com

                                                                                

IV / … ETA HERRI BESTA

Denei zuzentzen zaizkie Malandain Ballet Biarritzeko ikuskizunak.  Haurrek, nerabeek eta helduek plazer berdina agertzen dute ikuskizunetatik ateratzean. Jendea ahal bezain kopuru handienean hurbil dadin Malandain Ballet Biarritzek Baionako Zezen-plazan eskainiko duen ikuskizunerako prezio interesgarriak proposatuak izanen zaizkio:

- 1. saila: 20 euro (helduentzako prezio osoa), 10 euro (18 urte pekoak, ikasleak 26 urte arte, 10 personako taldeak, enplegu eskatzaileak).

- 2. saila: 15 euro (helduentzako prezio osoa), 7 euro (18 urte pekoak, ikasleak 26 urte arte, 10 personako taldeak, enplegu eskatzaileak).

Bestalde, euskal dantza elkarteentzat eskaintza bereziak ere badaude. Euskal Herri osoan hedaturik, hiri guneetan bezainbat baserri guneetan ere, euskal dantza elkarteak eta hauek biltzen dituen Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak, urtez urte, lurraldearen animazio lan bikaina burutzen dute milaka dantzari hunkitzen dituen kultur eta arte jarduera baten bitartez. Ehunka hezitzaile eta dohaineko laguntzaile kartsuen esku hartzea omentzeko gisan, Euskal Hirigune Elkargoak elkarte hauetako ordezkaritza esanguratsua gomitatuko du Malandain Ballet Biarritzen ikuskizun berri horretara.

Argibide gehiago ondoko gunean: www.malandainballet.com

V / MALANDAIN BALLET BIARRITZ ETA… THIERRY MALANDAIN

1998an sortu Centre Chorégraphique National de Nouvelle-Aquitaine en

Pyrénées-Atlantiques / Malandain Ballet Biarritz Frantziako ingurune koreografikoko konpainia bizkorrenetakoetakoa bilakatu zaigu gaur egun. 22 dantzari permanentez osaturik, urtero 100 emanaldi baino gehiago aurkezten ditu Frantzia, Europa eta nazio arteko eszenatokietan, ospe handia lortzeko ondorioz.

80 koreografia baino gehiagorekin, Thierry Malandain konpainiako zuzendari eta koreografoak errepertorio koherentea garatzen du. Dantzaz duen ikuspegi pertsonala sakonki lotua da Baletaren korronte estetikoari. Lehentasuna gorputz dantzariari, haren indarrari, birtuosotasunari eta sentsualtasunari emana zaio. Haren sorkuntzen bitartez, haren idazmen propioa garatzen du modernoa eta klasikoa, historia eta gaurkotasunaren arteko harmonia bat bilatuz. Tropako dantzari guziak dantza klasikoan moldatuak izan dra eta, ondotik, molde garaikidean azaltzen dute Thierry Malandainen obren prismaren bidez. 

2017an, Noé bere sorkuntza parisko Chaillot-Théâtre national de la Dansen erakutsi ondoren, Malandain Ballet Biarritzek Antzerki, musika eta dantzako kritikaren profesionalen elkarteak eskaini « konpainia onenaren » saria eskuratzen du. 

Thierry Malandain, nazio arte mailako ospea lortu duen zuzendari koreografoa

80 koreografia baino gehiago sorturik, Thierry Malandainek errepertorio koherentea garatzen segitzen du, Baletari sakonki loturik, lehentasuna gorputz dantzariari, haren indarrari, birtuosotasunari eta sentsualtasunari emanez. 

Zentzumena eta estetika bilatzen ditu, denboraz kanpoko estilo xuhurra horrela garatuz. Seriosa bezain ozarra izan daiteke eta haren aberastasuna bere erroetan eta dantza akademikoaz duen ikuspegi berrituan bilatzen du. Formakuntza klasikoa duten dantzariz osatua de bere tropa, baina gaur egungo moldean jarduten dute Thierry Malandainen koreografiei jarraikiz.

« baleta klasikoko kultura dut eta honi lotua natzaio konplexuik gabe. Eta honen kode artistiko eta sozialak beste garai batekoak direla errazki onartzen badut ere, pentsatzen dut ere lau mendetako historiak helarazi materia honek dantzariari baliabide baliotsuak ekartzen dizkiola. Orduan horrekin jostatzen naiz, klasikoa bilakatuz batzuentzat, gustukoa dudan dantza baten bila ibiliz sinpleki. Plazeraren aztarna bakarrik utziko ez lukeen dantza, baina izateko zailtasunari erantzuteko sakratuaren esentziari berriz lotuko litzaiokeena. »

 

  

1625