Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Bizikidetza eta Kanpo Harremanetako zuzendariak Bruselan izan dira, migrazio politiken inguruko esperientziak ezagutzen

Bizikidetza eta Kanpo Harremanetako zuzendariak Bruselan izan dira, migrazio politiken inguruko esperientziak ezagutzen

Maribel Vaquero eta Iker Goiria DG Regio eta Eurocities erakundeen arduradunekin elkartu dira, besteak beste

Bizikidetza eta Giza Eskubidetako zuzendaria, Maribel Vaquero, eta Kanpo Harremanetako zuzendaria, Iker Goiria, Bruselan izan dira aste honetan, Europa Open Days jardunaldietan parte hartzen. Europa mailako erakundeekin, besteak beste DG Regio eta Eurocities, migrazio eta errefuxiatuen gaiak dakartzan erronkak aztertu dituzte. "Aniztasun plana diseinatzen ari garen honetan, kontraste ariketa oso baliagarria izan da Bruselakoa", adierazi du Vaquerok.

            Bi egunetan, bi zuzendariak Oliver Baudelet DG Regioko arduradunarekin (Europako Hiri Agendaren arduraduna); Marta Marin, Euskadiren Europar Batasunean ordezkaria; Izaskun Bilbao europarlamentaria; Graziana Galatti Erlai (Europako erregioak biltzen dituen sarea) sarearen koordinatzailearekin; eta Nicola Vatthaver, Eurocitieseko komunikazio arduradunarekin batzartu dira. “Informazio pila jaso dugu, eta politika interesgarriak ezagutu, Gipuzkoa Europa mailan erreferente izateko gure helburu estrategikoan lagungarri izan daitezkeenak”, adierazi du Goiriak.

  

1977