Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Enpresen errelebu lasterketa

Enpresen errelebu lasterketa

Martxoaren 20an egingo da Enpresen errelebu lasterketaren lehen edizioa Irunen.

2016/03/01

"Hasiera hasieratik balioan jarri dugu kirola ez dela bakarrik ariketa fisikoa egitea, kirolaren bitartez, balioak transmititzen direla eta iruditzen zaigu horietako zenbait balore enpresaren barruan ere hedatzea oso inportantea dela", esan du Denis Itxaso, Kultura eta Kiroletako Diputatuak Irunen martxoaren 20an egingo den enpresen errelebu lasterketaren aurkezpenean. 

"Horrelako lasterketek eta horrelako ekimenek laguntzen dute enpresek ere horrelako balioetan murgiltzea eta nik uste dut solidaridadea edo elkarlana eta kasu honetan gainera erreleboen karrera bat izanda hori laguntzen duela eta lortzen duela", gaineratu du.

"Behin ikasi genuen ez litzatekeela oso normala izango saskibaloi talde batek jolastea jakin gabe nola doan markadorea. Nik uste dut langileek eta orokorrean empresa bat osatzen duten komunidade orok jakin behar duela nola doan markadorea edo beste modu batean esanda nola doan enpresa. Enpresa bat azkenean da baita ere errelebo kontu bat, elkarlana eta ekipo kontu bat. Eta horrelako ekimenek laguntzen diete enpresei kultura horretan murgiltzeko eta balioak hedatzeko".

  

1636