Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Debagoienak bere turismo eskaintza aurkeztuko du Explore San Sebastian Region turismo bulegoan

Debagoienak bere turismo eskaintza aurkeztuko du Explore San Sebastian Region turismo bulegoan

“Eskualdeen Txokoa, 10 hilabete, 10 eskualde” ekimenaren baitan

 

“Eskualdeen Txokoa, hamar hilabete, hamar eskualde” ekimenaren barruan, gaur Debagoiena eskualdea aurkeztu da Explore San Sebastian Region turismo bulegoan. Aurkezpenean izan dira Maite Cruzado, Turismoko zuzendaria, Eskoriatzako alkate eta Eskualdeko Presidente den, José Ramón Etxezarreta eta turismoko arduraduna, Ana Eriz.

Ekimen honen bidez, Gipuzkoako eskualdeek eta herriek eskaintzen dituzten aukera guztien berri eman nahi zaie bai gipuzkoarrei, bereziki donostiarrei, bai eta lurraldea bisitatzen duten turistei ere.

Ostegunean eskualdea sektorearen aurrean aurkeztuko da eta ostiraletik aurrera, aste osoan egongo da Debagoiena San Sebastian Region bulegoan, bisitarien eskura jarriz eskualdeak duen eskaintza oparoa.

Bertako turismo arduradunek adierazi dutenez, Debagoienean zehar ibiltzea artearen historian bidai baten murgiltzea da, erdi aroko herriguneetan ibiltzea Errenazimenduko obrak mirestuz, barrokoaren indarragatik liluratzea,…Euskal arte garaikidearen sorlekura hurbiltzea…gure historia, ohiturak, kultura… ezagutzea, jai tradizioez gozatzea. Naturan barneratzea da, paisaiaz gozatzea, kirola praktikatzea…gure gastronomia dastatzea.

 

Maiatzaren 14ean ondorengo tailerrak egingo dira Donostiako Boulevard-ean:

  • 17:00-18:00: Arkeologia tailerra. Oñati-Arrikrutz kobak antolatuta.
  • 18:00-19:00: Kimika bizirik tailerra. Bergarako Laboratorium Museoak antolatuta.

 

Ondare Kulturala

Debagoienak ondare kultural ugari ditu, bestek beste, Bergarako LABORATORIUM museoa edo Oñati eta Bergarako herrigune monumentalak, Arrasate eta Leintz Gatzagako erdi aroko herriguneak edo Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateai eta arte garaikidearen eredu den Arantzazuko Santutegia. Horrez gain, errementari, zeramikari eta artisauen bizitza ezagutu daitezke; Leintz Gatzagako Gatz Museoa, Ibarraundi Museoa edo Zubiate labea bisitatu edota jaiak eta azoka tradizionalak ezagutu daitezke, besteak beste, Antzuolako Moroaren Alardea, Korpus Eguna Oñatin…

 

Ondare naturala

Vasco-Navarro bide berdea jarraituz, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko paisaietaz gozatu, Oñati-Arrikrutz kobetako sekretuak ezagutu eta Debagoieneko mendi ibilien sarean zehar ibil daiteke.

 

Nobedadeak

Azkenengo urteetan, ekintza ugari garatzen ari dira Debagoieneko eskaintza turistikoa dinamizatzeko eta goi denboralditik kanpo sustatzeko

 

  • Gastronomian

Garaiko eta eskualdeko produktuak dira JARDUNALDI GASTRONOMIKOEN ardatza eta Deba Garaia eta Landa Garapen Elkartearekin batera antolatzen dira.

Bertako ekoizleen elkarlanari esker DEBAGOIENEKO ARTZANTZA EGUNA antolatzen da,  maiatzaren 13an egingo da Aretxabaletan V. edizioa;  urriaren 23an Gatzaren Azoka; irailan tomate astea Aretxabaletan .

 

  • Naturan

Debagoieneko mendi ibilbide sarea nabarmentzeko helburuarekin, aurten PUNTAIK PUNTA jaialdiaren 2.edizioa antolatu da, Euskal Herriko bidezidorren lehenengo jaialdia. Aurten Bergara izango da gune nagusia eta Maiatzak 19 eta 21 bitartean izango da.

 

  • Ondare Kulturalean

IGNAZIOTAR LURRALDEA, egitarauaren barnean, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeekin batera, EZKUTUKO ALTXORRAK egitaraua garatuz, gune desberdinetara bisitak eskaintzen ditu Eskualdeak eskualdeko ondare zabala balorean jarriz. Aste honetan ematen zaio hasiera egitarau honi.

  • Kongresuetako turismoarei dagokionez, GANDIAGA TOPAGUNEA Kongresu Gunea eskaintzen du

 

Maiatzako Jarduerak

  • Artzantzaren Egunaren V. edizioa Aretxabaletan
  • Puntaik Punta Jaaldiaren II edizioa
  • Ezkutuko Altxorrak: Ondorengo bisitak egongo dira (aurrez izena eman behar da):
  • Maiatzaren 13an: Elgetako Jasokunde Amaren erretaula (12etan)
  • Maiatzaren 14an: Kakao zaporea Ignaziotar Lurraldea (12:00) eta Oñatiko Madalenako ermita (18:00)

“Pozik gaude Eskualdeen Txokoa ekimenarekin, baliotsua izan baitan Donostiako publikoa mugiarazteko lurraldearen gainerako lekuetara. Gipuzkoako eskualdeek eta herriek ahalegin handia egin dute hamarkada hauetan, eta oso emaitza interesgarriak eta baliabide erakargarriak lortu dituzte. Debagoienak balio kultural eta natural ugari ditu” esan du Maite Cruzado Turismoko foru zuzendariak.

Cruzadoren arabera, garrantzitsua da gipuzkoarrok gure herri eta hiriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea, eta, orobat, gure lurraldera iristen diren turista fluxuak gero eta orekatuagoak izan daitezen laguntzea; helburua, azken finean, hori da: turistek Donostia lurraldearekin lotutako hiritzat hartzea, eta gure lurraldeak egun batzuetako bisita merezi duela ikusaraztea.   

 

  

1377