Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Desertifikazioaren eta Lehortearen aurka Borrokatzeko Mundu Eguna

Desertifikazioaren eta Lehortearen aurka Borrokatzeko Mundu Eguna

Kontsumitzaileek milioika hektarearen desertifikazioa geldiarazi dezakete erosketa egokiak eginda

2018/06/17

Gaur, ekainak 17, Desertifikazioaren eta Lehortearen aurka Borrokatzeko Mundu Eguna ospatzen da. Kommemorazio honen xedea da gaur egun, mundu mailan, dagoen desertifikazio arazoaz jabetzea, 110 herrialdetan eragin zuzena duelako; izan ere, herrialde horiek urtean 6 milioi hektarea lur emankor galtzen dituzte eta, ondorioz, milioika lagunek bizilekuz aldatu behar dute. 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak dei egiten die herritarrei Desertifikazioaren eta Lehortearen aurka Borrokatzeko Mundu Eguna ospatzera, denon esku dagoen baliabide hau erabilita:  Eguneroko produktuen erosketa arduratsua, solidarioa eta kontzientea.

Aurten aukeratu den  esloganak «Lurrak asko balio du, inbertitu bertan» bereziki nabarmentzen du kontsumitzaileen erantzukizuna; izan ere, kontsumitzaile antolatuek Lurreko giza talde indartsuena osatzen dute, denok garelako kontsumitzaileak. Horrela, beren indarraz jabetzearekin batera, kontsumitzaileek ekonomiak birsortu ditzakete, lanpostuak sortu eta komunitate askoren bizirauteko baliabideak suspertu. Jateko, edateko edo janzteko egunero hartzen ditugun erosketa erabakiei esker,  lurra ez agortzeko beharrezkoak diren praktika jasangarrien alde egiteko aukera dugu.

Gure erabaki indibidualek mundua eraldatzen dute eta, beraz, ezin ditugu erabaki horiek gutxietsi; aukera arduratsuak egin behar ditugu erosketak egiterakoan.

Horrela lagunduko dugu lur degradatuak berreskuratzen, lurrak akaparazeko joera gelditzen, klima aldaketari aurre egiten, janarien produkzioa hobetzen eta edateko ura hornitzen. Horrela lagunduko dugu Lurra egoera onean zaintzen eta, ondorioz, naturala ez den desertifikazioak zuzenean kaltetutako 250 milioi pertsonen aldeko solidaritatea erakutsiko dugu.

«Kontsumitzaileak funtsezko indarra gara edozein politika ekonomiko eta ingurumen politikak garatzeko orduan eta, beraz, planeta jasangarriago baten aldeko bidean aurrera egitea ezinbesteko zeregina da lurrean bizi garen guztiontzat», adierazi du Jose Ignacio Asensiok, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak.

Ahalegin hori egitea oinarrizkoa da planetarako eta gu guztiontzako, nahiz eta, Gipuzkoako udalerri euritsu honen aurrean, pentsa dezakegun guk ez dugula horrelako arazorik. 

Desertifikazioaren eraginak

«Kontuan hartuta desertifikazioa eta lehortea mundu mailako arazoa dela, munduko herrialde guztiei eragiten dielako, eta beharrezkoa dela nazioarteko komunitateak ekintza bateratu bat sustatzea arazo horri aurre egiteko, batez ere Afrikako egoerari aurre egiteko, Batzar Nagusiak, 1994. urtean, «Desertifikazioaren eta Lehortearen aurka Borrokatzeko Mundu Eguna» izendatu zuen ekainaren 17a.»

  

1412