Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak Baroja aldarrikatu du "Gipuzkoak asko zor baitio kultura zein politika arloan"

Aldundiak Baroja aldarrikatu du "Gipuzkoak asko zor baitio kultura zein politika arloan"

Jakintzaren arbolaren jendaurreko irakurketa batez emango zaio amaiera hil zela 60 urte betetzean egingo den ziklo berezi bati

2016/10/19

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak “Berriro Baroja” programa bultzatzen du, hil zela 60 urte bete diren honetan gipuzkoar idazlea omentzeko eta gogoratzeko. Denis Itxaso kultura diputatuak dioen bezala, “bidezko kontua zen Barojari berriro heltzea, Donostiak eta Gipuzkoak luzaroegi egin baitiote ezikusia, edo ez diote behar beste aitortzarik eman behintzat gure literatura eta panorama intelektualeko pertsonaia garrantzitsuenetako honi. Aitortza hori are beharrezkoagoa zen Kultur Hiriburutzaren urtean, egilearen heriotzaren 60. urteurrenarekin bat etorri baita, 1956ko urriaren 30ean gertatua”.

Itxasok nabarmendu du “Baroja” dela “egungo gizartean intelektualek betetzen duten funtzioaren eredu bikainenetako bat, benetakotasun handienaz adierazten baitu pentsamendu kritikoaren posizio eta jarrera. Pentsamendu kritikoa, sorkuntza, jarrera hartzea eta bizi publikoan parte hartzea, horiek dira Barojaren lanean eta bizi-ibilbidean dauden ezaugarriak, eta horiexek bihurtzen dute intelektual moderno bat. Jarrera kritiko horrek eta bere ezadostasun erradikalak pertsona problematikoa izatearen fama ekarri zioten. Aldiz, zuzentasun eta zintzotasuna lehenetsi zituen, eta bere irizpidea jeinu biziz baina inposatzeko nahirik edo proselitismorik gabe azaldu nahi zuen. Ikuspegi horrek, joan den mendearen lehen erdiko Espainia aztoratuan, harritu baino ezin zituen egin batzuk, eta asko goganbehartu egiten ziren”.

Gaur, ‘Baroja berriro’ jarduera-programa aurkeztu da, eta jarduera ugari sartzen dira bertan. Horien helburua da Pío Barojaren pertsonaia herritarrei hurbiltzea, igandean, urriak 23tik hasita. Egun horretan, poltsa banatan 20.000 ogi banatuko dira, eta barnealdean Barojaren kontakizun bat izango dute, era horretan bere gaztetako okin-lanbidea eta idazle-lana uztartuz. Astelehenean, hilak 24, 19:30ean, Gipuzkoako Ateneoak mahai-inguru bat egingo du «idazleen beste lanbideei buruz», ondorengo partaideek osatua: Loreto Casado EHU-UPVko frantses literaturako irakaslea, Leonardo Romero Zaragozako Unibertsitateko espainiar literaturako katedraduna eta Javier Mina idazlea, guztia Ángel García Rondak moderatuta.

Asteartean, hilak 25, jarduera Irungo CBAra lekualdatuko da eta, bertan, 19:00etan, «Barojaren inguruan» mahai-ingurua egingo da, idazle hauen partaidetzaz: Julia Otxoa, Pello Otxoteko eta Arantxa Urretabizkaia. Ekitaldiaren ondoren, Zientziaren arbolaren pasarte bat irakurriko du Ane Gabarainek (grabazioz). Asteazkenean, hilak 26, Arrasateko KULTURATEn «Pío Barojaren testamentua» egingo da, Angel Errok emandako hitzaldi bat, eta ekitaldi horren ostean, berriz ere, Zientziaren arbolaren pasarte bat irakurriko da.

Pio Barojari egiten zaion omenaldi-ziklo honen puntu gorenetako bat ostegunean, hilak 27, izango da 18:00etan, Tabakaleran: EITBrekin lankidetzan ekoitzitako dokumental bat emango da, «Pío Baroja. Den horretan ikusi» deitua eta Antonio Cristóbalek eta Felipe Juaristik zuzendua. Ondoren, 19:30ean, Tabakaleran baita ere, «Letra-dantza Barojaren inguruan» hitzaldia emango du Bernardo Atxagak, Iñaki Gabarainek aurkeztua.

Ostiralean, hilak 28, 19:30ean Koldo Mitxelenan, «Baroja memorialista, desde la última vuelta del camino» hitzaldia emango du 27 Lorenzo Silvak eta, larunbatean, hilak 29, Koldo Mitxelenan ere, 19:30ean, Montserrat Domínguez kazetariak eta Enrique Urbizu zinemagileak bat egingo dute «Otras miradas sobre Baroja» deitutako topaketan.

Programa hau amaitzeko, igandean, hilak 29, Zientziaren arbola etengabe irakurriko da jendaurrean euskaraz zein gaztelaniaz, 11:00etatik 13:00etara. Parte-hartzaileei Zientziaren arbola irudikatzen duen Elena Odriozolaren lamina bana oparituko.

 

 

 

 

  

1683