Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea elkarlanean ari dira, Etorkizuna Eraikiz proiektuaren esparruan, Gipuzkoako etorkizuneko erronkak identifikatzeko

Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea elkarlanean ari dira, Etorkizuna Eraikiz proiektuaren esparruan, Gipuzkoako etorkizuneko erronkak identifikatzeko

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena berritu dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur eta, bertan ezarritakoaren arabera, bi erakundeak elkarlanean arituko dira Etorkizuna Eraikiz proiektuaren esparruan prestatzen ari den Gipuzkoako PLan Estrategikoan. Erakunde akademikoak bere ezagutza eta ikerketa gaitasuna eskainiko ditu lurraldearen  erronkak identifikatzeko, lehentasuna emanez lehiakortasunaren eta kohesio sozialaren gaiei. Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak, aldi berean, pertsonen partaidetza sustatuko dute Gipuzkoako enpresetan.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak gidatutako Etorkizuna Eraikiz gobernantza programaren bidez, abian jarri nahi dira lurraldearen garapen soziala eta ekonomikoa sustatzera bideratutako hainbat  proiektu eta esperientzia pilotu adierazgarri. Proiektu hori Gipuzkoa Lab ekimenean gauzatuko da. Bestalde, Etorkizuna Eraikiz programaren bigarren ardatza Gipuzkoa Taldean da, zehazki, lurraldearen etorkizunaren inguruan gizarte antolatuarekin partekatutako gogoeta prozesua.

Hain zuzen ere, Markel Olano diputatu nagusiak eta Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak gaur sinatu duten hitzarmenak bat egiten du bi ardatz horietan, non bi erakunde sinatzaileek konpromisoa hartzen duten Aldundiak bultzatutako politika publikoen ikerketa, prestakuntza eta azterketa sustatzeko eta garatzeko.  Horregatik, Gipuzkoa Lab esperientziaren barruan, Mondragon Unibertsitateak, beste ekimen batzuen artean, behatoki bat prestatuko du Gipuzkoako kudeaketa, jabetza eta emaitzetan pertsonek duten partaidetza ezagutzeko, betiere esparru horretan Aldundiak gauzatzen dituen politiken jarraipena egiteko asmoz.

Gipuzkoa Taldean ekimenari dagokionez, Mondragon Unibertsitateak proiektu hori babestuko du eta, horretarako, lehiakortasunaren eta kohesio sozialaren alorretan Gipuzkoak dituen erronkei buruzko jakintza eta ikerketa gaitasuna jarriko ditu.

“Jakintza akademikoa behar dugu, Etorkizuna Eraikiz proiektuaren esparruan, abian jarri ditugun esperientzia praktikoak ezagutzaz hornitzeko eta, horrela, etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Herritarren eta gizarte antolatuaren beharrei epe motzera erantzuteko gai garen neurrian, gai izango gara Gipuzkoaren biharko erronkei aurrea hartzeko”, amaitu du Markel Olanok.

  

1243