Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatu nagusia Pablo Ibarren familiarekin elkartu da

Diputatu nagusia Pablo Ibarren familiarekin elkartu da

Foru Aldundiak babes guztia adierazi eta Ibar familiarekin elkarlanean jarraitzeko konpromisoa azaldu die

Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, eta Bizikidetza eta Giza Eskubidetako zuzendaria, Maribel Vaquero, Pablo Ibar jatorri euskalduneko presoarekin aita eta lehengusuarekin, Candido Ibar eta Miren Pilare Pereda, eta Pablo Ibarren herioz zigorraren kontrako elkarteko bozeramaile den Andres Krakenbergerekin  elkartu dira gaur foru Jauregian. Presoaren senideak kasuaren azken berriak aurkeztu eta aurrerantzean emango dituzten ondorengo pausoak azaldu dituzte egindako bileran. Diputatu nagusiak, bere aldetik, babes guztia eta Ibar familiarekin elkarlanean jarraitzeko konpromisoa adierazi die.

Pabo Ibar duela 22 urtetik hona dago preso Estatu Batuetan, hauetatik 16 heriotzaren korridorean. Hiru erailketa leporatzen zaizkio, berak beti ukatu izan dituenak. Egun epaiketa berriaren zain dago, otsailean Floridako Auzitegi Gorenak heriotza zigorra ezeztatu ostean. Presoaren familiak defentsa ordaintzeko baliabideak lortzeko diru-bilketa kanpaina jarri du abian. 

  

2891