Atzealdea

Diputatuen Kontseiluak 2017ko abuztuaren 29ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen Kontseiluak 2017ko abuztuaren 29ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluak 2017ko abuztuaren 29ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Diputatuen Kontseiluak 2017ko abuztuaren 29ko bileran onartutako gaiak
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Diru laguntza ematea zuzenean  Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziari: "Itsasontzi Tradizionalen Pasaiako Badiako Topaketa 2017-2018" gauzatzeko.
  • Diru laguntza ematea zuzenean Josu Okiñena Unanueri: Xuxurlak diskoa estatuan eta nazioartean aurkezteko.
  • Diru laguntza ematea zuzenean Landarbaso Abesbatzari: Japoniako Nazioarteko Abesbatza Jaialdian, 2017ko edizioan, parte hartzeko.
  • "Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia Saria"ren oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea (aldez aurreko tramitazioa).
  • Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol  Departamentuak kudeatutako kultura hedatu eta sustatzeko laguntzak arautzeko oinarriak onartzea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
  • Gastu gehigarria baimentzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko diru laguntzen 2017ko deialdian.
  • Gastu gehigarria baimentzea: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen 2017ko deialdian.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Getariako Hiri Antolaketako Arauen 2. aldaketa, VII-Santa Ana, X-Sahatsaga, XVII-Sahatsaga-Goia eta XVIII-Potzuaga Gaina eremuei eta H1 zonari (hilerria eta ingurua) dagokiena.
  • Aiako Plangintzako Hiri Antolaketako Arauen berrikuspenaren 4. aldaketa: ordenantzen 35. eta 37. artikuluena eta etxebizitza kopuruaren izaera estrukturalarena.
  • Aldatzea Diputatuen Kontseiluaren 2014ko uztailaren 29ko Erabakia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoak diren errepideko bidaiarien linea erregularretako zerbitzuko irudi korporatiboa onartzekoa (autobusetako publizitatea).
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Arauen aplikazioak eragindako ondare erantzukizuneko erreklamazioak ebaztea (8/1998 eta 10/2006 foru arauak, PFEZ).
  • Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituen transferentziak egitea Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
  • Konpromiso kredituak sortzea Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuan.
  • Konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa nahiz konpromiso kredituen transferentziak egitea Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan.
  • Ondasun higiezin hiritarren lurzoruaren eta eraikinen balio ponentziak aldatzea (Alegia, Antzuola, Arrasate, Azkoitia, Donostia, Eibar, Ibarra, Irura, Lazkao, Olaberria, Oñati, Oiartzun, Usurbil eta Zestoa).
BIDE AZPIEGITURETAKO  DEPARTAMENTUA
  • Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SA sozietatearekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren 3. aldaketa:  GI-20 Donostiako saihesbidean, N-I errepidean eta A-15 Nafarroako autobidean energia eraginkortasuna hobetzeko proiektuen exekuziorako eta zuzendaritzarako kudeaketa mandatua foru sozietateari ematea arautzen duena.