Atzealdea

Diputatuen Kontseiluak 2017ko ekainaren 27ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen Kontseiluak 2017ko ekainaren 27ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluak 2017ko ekainaren 27ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren bilera

Diputatuen Kontseiluak 2017ko ekainaren 27ko bileran onartutako gaiak
DIPUTATU NAGUSIA
  • 2015-2019 Kudeaketa Plan estrategikoaren jarraipen txostena: 2017ko maiatza.  
  • Onartzea Gipuzkoako kontziliazio erantzunkiderako I. Foru Plana.  
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.  
  • Onartzea Bizkaiko eta Arabako foru aldundiekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena: hiru lurralde historikoetako inguru mugakideetan suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduetako zerbitzuen mobilizazioa eta esku hartzea koordinatzeari buruzkoa.   
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluaren 2017ko apirilaren 4ko erabakiaren aurka jarritakoa.  
  • Araubide Juridikoko eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena ematea 151/2017-1 zk.ko administrazioarekiko auzien prozedurari amaiera emateko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
  • Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2017ko deialdia onartzea: Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programakoak.  
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Foru Dekretua, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua eta, aurretiazko tributazio proposamen bereziei dagokienez, 2006ko abenduaren 5eko 49/2006 Foru Dekretua aldatzen dituena.  
  • Foru Dekretua, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen erregelamendua eta fakturatzeko obligazioak arautzen dituen erregelamendua aldatzekoa.  
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol  Departamentuan.  
  • Konpromiso kredituen transferentziak egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.  
BIDE AZPIEGITURETAKO  DEPARTAMENTUA
  • Proiektu hau onartzea: Bergaran GI-627 errepideko 40,476 KPan dagoen Deba ibaiaren gaineko zubiaren egitura sendotzeko proiektu aldatua (4-OF-63/2015-A-M1).  
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onartzea: Bergaran GI-627 errepideko 40,476 KPan dagoen Deba ibaiaren gaineko zubiaren egitura sendotzeko proiektu aldatua (4-OF-63/2015-A-M1).   
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Lankidetza hitzarmen hauek aldatzea: gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei eguneko eta gaueko egoitza arreta edo eguneko zentroko arreta eskaintzeko zenbait entitaterekin sinatutakoak (I. eranskina: zentroak eta programak, II. eranskina: langileen zerrenda eta III. eranskina: araubide ekonomikoa).  
  • Kontratu hau aldatzea: Zumaian (Otezuri) gerontologia zentro baten proiektua egin, eraiki, hirigintza lan osagarriak egin, ekipamendua jarri, ustiatu eta mantentzeko herri lanen emakida, Gerozerlan, SLrekin sinatua.  
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
  • Onartzea Ormaiztegiko Udalarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena: Ormaiztegiko zeharbidean GI-3540 errepidearekiko paralelo doan oinezkoen ibilbidea egiteko proiektua finantzatzeko eta gauzatzeko.  
  • Beka hauen oinarri arautzaileak eta 2017ko deialdia onartzea: hondakinen prebentzioa, berrerabilpena, gaikako bilketa eta birziklatzeari buruzko eta aldaketa klimatikoaren informazioa eta komunikazioari buruzko ikerketa eta berrikuntzako proiektuei zuzentzen direnak.