Atzealdea

Diputatuen Kontseiluak 2017ko maiatzaren 30eko Bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen Kontseiluak 2017ko maiatzaren 30eko Bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluak 2017ko maiatzaren 30eko Bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren bilera

Diputatuen Kontseiluak 2017ko maiatzaren 30eko Bileran onartutako gaiak
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.  
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez igogailuen mantenimendu zerbitzuari buruzko esparru akordioa egitekoa.  
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, bulegoko materialaren hornidurari buruzko esparru akordioa egitekoa.  
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
  • Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak onartzea: landareen izurriteen eta gaixotasunen aurka kontrol biologikoko organismoen eta feromonen erabilera sustatzeko.  
  • Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2017ko deialdia onartzea: Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programakoak.  
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Adostasuna adieraztea lankidetza hitzarmen proposamen honi: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatu beharrekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, DBHko 4. mailatik aurrera, ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko hezkuntza-programa bat garatzera zuzendutako jarduketak definitzeko.  
  • Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.  
  • Konpromiso kreditua sortzea Bide Azpiegituretako Departamentuan.  
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.  
BIDE AZPIEGITURETAKO  DEPARTAMENTUA
  • Proiektu hau onartzea: AP-1 autobideko zorroten mailakatua luzatzea, eta, Eskoriatzako Antontxu baserriaren ondoan, zerbitzugunerako edanuraren eta ur-beltzen kanalizazioak egiteko proiektua (19-ES-610/2015).  
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Aldundiaren eskualde sareko eta sare lokaletako errepideetan metalezko segurtasun hesiak jartzeko zerbitzua (3-SV-23/2017).   
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Cruz Roja Española erakundearekin sinatutako kontratu-programa aldatzea: mendekotasun egoeratan dauden pertsonei hainbat zerbitzu emateko (II. eranskina: langileen zerrenda eta III. eranskina: araubide ekonomikoa).  
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
  • Onartzea Añarbeko Urak SArekin (AGASA) sinatu beharreko lankidetza hitzarmena: Errenteriako Oiartzun ibaiaren ezkerreko ertzean, Iztieta pasealekuko kolektorearen proiektu eguneratuko eraikitze obrak burutzeko.  
  • Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Baliarraingo saneamendua gauzatzeko eta GI-3851 errepidea 1+350 eta 2+010 kilometro puntuen artean zabaltzeko.