Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2017ko urriaren 10ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2017ko urriaren 10ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2017/10/10
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Ondorengo kontratazio espedientea onartzea: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiaren dokumentazioaren zaintza, digitalizatzea eta OCR zerbitzuak emateko.  

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

  • Onartzea Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskal Hirigune Elkargoa, Pirinio Atlantikoetako Departamentu Kontseilua eta Nouvelle-Aquitaineko Eskualde Kontseiluarekin sinatu beharreko mugaz gaindiko lankidetza hitzarmen proiektua, "Pirinioez Gaindiko Konferentzia Atlantikoa" eratzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ebaztea berraztertzeko errekurtso hau: ondare erantzukizunari buruzko erreklamazioa ezesteko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

  • Akatsen zuzenketa Diputatuen Kontseiluaren 2017ko irailaren 12ko erabaki honetan: babesik gabeko egoeran dauden adingabeei eta buru nahasmendu larria duten pertsonei arreta integrala kudeatzeko kontratuetan aplikatu beharreko prezioen eguneratzea onartzekoan.  
  • Gestión de Servicios Residenciales, S. Coop. enpresarekin sinatutako lankidetza hitzarmena suntsiaraztea eta enpresa horrekin sinatu beharreko kontratu-programa berria onartzea: buruko nahasmendu larria duten pertsonei egoitza zerbitzuak eskaintzeko.  

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Luzatzea 2014ko maiatzaren 19ko Euskal Itsasbazterreko Interes Zientifikoko Elkartea eratzeko hitzarmena.   
  • Diputatuen Kontseiluko 2017ko irailaren 12ko erabakiaren eranskina zuzentzea, Hernialdeko Saneamendua Proiektuak atxikitako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzen duena.
  

1547