Atzealdea

Diputatuen Kontseiluak 2017ko uztailaren 18ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen Kontseiluak 2017ko uztailaren 18ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluak 2017ko uztailaren 18ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren bilera

Diputatuen Kontseiluak 2017ko uztailaren 18ko bileran onartutako gaiak
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
  • 2017. urteari dagokion Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen Enplegu Publikorako Eskaintza onartzea.  
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen ordainsariak gehitzea.  
  • Onartzea Ziurtapen Zerbitzu Enpresa  IZENPE, SA merkataritza sozietatearekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena: identifikazio-baliabide elektronikoak hedatzeko.  
  • Donostiako Udalarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena onartzea: Gipuzkoako larrialdietarako koordinaziorako zentral bateratua ezartzeko.  
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Behin-behinean onartzea Tolosako (Tolosaldea) Jardute Eremuko Lurraldearen zatiko plana.  
  • Diru laguntza ematea zuzenean Oarsoaldea SA eskualdeko garapen agentziari: zenbait jarduketa gauzatzea zati batean finantzatzeko.  
  • Onartzea José Eladio Jimeno Oña artistak eginiko dohaintza: artistaren jatorrizko 483 margolanek osatzen duten bilduma partikularraren jabetza osoarena.  
  • Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea 132 zk partzelaren lur-zatia: "GI-131 errepidearen Andoaingo saihesbidea egiteko proiektuari dagokiona (1-V-18/2002 Gakoa)".  
  • Donostiako Etxegintza erakunde publikoarekin sinatu beharreko bi etxebizitzen errenta kontratua: desgaitasuna dutenei egoitza zerbitzua eskaintzera bideratzeko.  
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Foru Arau proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2016ko Kontu Orokorra onartzen duena.  
  • Konpromiso kredituak sortzea, konpromiso kredituen transferentzia egitea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.  
BIDE AZPIEGITURETAKO  DEPARTAMENTUA
  • Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Hondarribian, Higerreko itsasargira doan GI-3361 errepidea, 2,100 eta 2,450 KPen artean, egonkortzeko proiektua (1-ME-1/2017).  
  • Ondorengo zerbitzuen kontratazio espedientea onartzea: sare lokaletako errepideetan bide-zoruaren egitura birgaitzeko (2-RF-28/2017).  
  • Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Andoaingo lan-taldeko basearen ondoko lur-saila hiritartzea eta bertan urgarrien biltegia egiteko (1-RE-32/2017).    
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Honako zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Gizarte Politikako Departamentuari laguntza teknikoa emateko, haurren eta nerabeen babesgabetasun egoerak baloratzeko proposamenak egiteko eta babesgabetasun arrisku larriko egoerak koordinatzeko.