Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Donostia Kirolak eta Aldundiak Belodromoko atletismoko pista berrituko dute

Donostia Kirolak eta Aldundiak Belodromoko atletismoko pista berrituko dute

Belodromoa Gipuzkoako eta Euskadiko erreferente da.

Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".

Itxaso: «Aldundian jabetzen gara garrantzitsua dela gipuzkoar guztiek eta kirolariek, oro har, instalazio onak erabiltzeko aukera izatea, bertan kirola egin dezaten eta horrela haien bizi kalitatea hobetu dadin; eta, hain justu, belodromoa gure kirolariek gehien erabiltzen duten instalazioetako da. Hori dela eta, hura baldintza onetan egotea ezinbestekoa da».

Goia: «Instalazioaren erabilera eta garrantzia kontuan hartuta, Belodromoko atletismo pista, mota honetako bakarra Euskadin, birmoldatzea presazkoa eta beharrezkoa zen. Pista prest egongo da irailerako, atletak pista estaliko denboraldia prestatzen hasten direnerako».

Leire Landa, Donostiako Kiroleko Udal Patronatoko Gerenteak eta Denis Itxaso, Kultura eta Kiroleko Diputatuak Belodromoaren atletismoko pista berritzeko hitzarmena sinatu dute. Proiektuaren kostea 375.354 eurokoa da eta Aldundiak 150.141 euro jarriko ditu. Sinadura ekitaldian Eneko Goia alkatea ere izan da.

Proiektuaren helburua atletismo pistetan oraingo tartana kentzea eta berria ezartzea da. Indoor atletismo pistetako kirol zoladura sintetikoa berrituko da. Egungo zoladurak 25 urte ditu, eta, ezarri zenetik, mota eta kategoria guztietako atletismo probak egin dira bertan. Mota horretako bakarra denez, Gipuzkoako eta Euskadiko erreferente da. Denboraren, erabileraren eta materialaren berezko ezaugarrien eraginez, gainazalak ez ditu jatorrian zituen baldintzak; ondorioz, materialaren osagai batzuk desegiten ari dira gainazal osoan. Pista ezaugarri teknikoak galtzen ari da, besteak beste, malgutasuna, ez irristatzeko gaitasuna, talka xurgapena, iltzeekiko erresistentzia eta kolorea.

Berrikuntzaren ondoren, kirol zoladuraren neurri eta gainazal berberak izango ditu, hala oraingo kirol programa bertan egiteko aukera izateko. Gainera, 357m2-ko beste zoladura bat instalatu nahi da kontrahelmugan, beroketarako korridorean. Bestalde, pisu jaurtiketarako sektorea eta LED teknologiadun bideopantaila bat ere berritu nahi dira.

Zoladuraren beheko zatiak euskarri gelaxkak izango ditu, eta inklinazio jakina izango dute lasterketaren noranzkoan. Inklinazioak malgutasun berezia ez ezik, ezaugarri biomekanikoak emango dizkio zoladurari, atleten jardunaren mesedetan. Lanak egiteko epea hilabete eta erdikoa da.

Kirol ekipamenduak birmoldatu, berritu, ordeztu eta lekualdatzeko 2017-2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren esparruan sartzen da laguntza; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat inbertsio finantzatuko ditu lurraldeko kirol azpiegiturak hobetzeko eta, horrela, erantzuna emateko Gipuzkoako gizarteak jarduera fisikoa eta kirola egiteko duen premiari. Aldundiak lehentasuna eman dio egungo ekipamenduak berritu eta birmoldatzeari, instalazio berriak eraikitzearen ordez.

Itxasok nabarmendu duenez, "planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".

Aldundian jabetzen gara garrantzitsua dela gipuzkoar guztiek eta kirolariek, oro har, instalazio onak erabiltzeko aukera izatea, bertan kirola egin dezaten eta horrela haien bizi kalitatea hobetu dadin; eta, hain justu, belodromoa gure kirolariek gehien erabiltzen duten instalazioetako da. Hori dela eta, hura baldintza onetan egotea ezinbestekoa da

Eneko Goia Donostiako alkateak «Euskadin bakarra den» instalazio hori birmoldatzearen garrantzia azpimarratu du, Donostiako, Euskadiko zein lurralde mugakideetako jende askok erabiltzen baitu. Goiak zehaztu duenez, «instalazioa prest egongo da irailerako, atletak pista estaliko denboraldia prestatzen has daitezen». Tartan berria urdina izango da, «donostiarragoa», Goiaren ustez, eta «orain arte, pistaren egoera medio, bertan egin ezin ziren lehiaketak egiteko aukera eskainiko du», adierazi du Donostiako alkateak.

Bai Donostiako Udalak bai Aldundiak balorazio ona eman diote lankidetzari, eta adierazi dute bizi ditugun garai hauetan inoiz baino beharrezkoagoa dela baliabide publikoak modu eraginkorrean eta jasangarrian erabiltzea, erakundeen arteko lankidetzatik abiatuta.

  

1395