Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Eibarrek ikastaro bat izango du ekainean helduei bizikletaz ibiltzen irakasteko

Eibarrek ikastaro bat izango du ekainean helduei bizikletaz ibiltzen irakasteko

Eibarrek bizikletan ibiltzen hasteko eta ikasteko ikastaro bat hartuko du ekainaren 7tik 17ra, pertsona helduei zuzendutakoa, eta herri armaginean lehen aldiz egingo dena.

2017/05/23
Marisol Garmendia presentando el Eibar el cursillo de bicicleta para adultos

Ikastaro hau, iaz Errenterian arrakasta handiz egin zena, Gipuzkoako Aldundiko Mugikortasun Departamentuak antolatu du. Haren arduradun Marisol Garmendia sozialistak adierazi duenez, helduei bizikletaz ibiltzen irakastea baino harago, “herritik euren eguneroko joan-etorrietan bizikleta autoaren ordezko garraiobide bat dela konbentzitzea da eta, horrekin, euren bizi-kalitatea eta osasuna hobetuko dutela”.

 

Garmendiak Eibarreko Udalean aurkeztu du ekimen hau, eta nabarmendu duenez, “heldu askok ezin izan dute ikasi pedalei eragiten edo urte asko daramatzate bizikleta batean igo gabe. Adore eman nahi nieke, bizikletaz paseo batez ere gozatu dezaketela esatea, bizikleta modu erraz eta seguruan ibiltzen ikasita. Ariketa osasungarri eta iraunkorra da, eta ingurumena hobetzeko lagungarri ere bada”.

 

Pertsona helduei zuzendutako bizikleta-ikastaro honek Eibarren ezaugarri hauekin garatzen den lehenengo ikastaroa da eta herri armagineko Udalaren lankidetza du. Udalaren Ingurumen sailak mugikortasun iraunkor bat lagungarria dela ingurune hobeagoa lortzeko konbentzimenduarekin lan egiten du, arlo horren arduraduna Jon Iraolak, Marisol Garmendia foru-diputatuarekin batera ikastaroaren aurkezpenean parte hartu duenak, dioen bezala.

 

Garmendiak Gipuzkoako Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko Departamentua bidegorrien foru-sarea handitzeko eta bizikletaren erabileraren kultura Eibarren zein eskualdean zabaltzeko egiten ari den apustua nabarmendu zuen. “Onartu behar da eskualde honek, bere zailtasun orografikoarengatik, bizikleta eta oinezkoen bide-azpiegitura gutxiago dituela. 2017 honetan Maltzaga eta Azitain arteko bidegorria eraikitzeko proiektua idatziko da, datorren 2018an obrak egiten hasteko”. 

 

Bizikleta erabiltzen ikasteko helduentzako lehen jardunaldiak ekainaren 7tik 9ra eta 15etik 17ra izango dira, eta Errenterian egindako ikastaroaz arduratu zen Gurpilen Artean elkarteak emango ditu. Gainera, Bizikletaren Plan Estrategikoaren esparruan daude eta Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluaren sostengua dute.

 

 

Ikastaroak Ipuruako kiroldegian egingo dira, baina bide publikoan ere izango dira saioak, helduek trebetasuna hartu eta bizikleta erabiltzeko orduan beldurra gal dezaten. Kaleko saio hori larunbatean egin liteke, egun horretan Eibarrek hirigunea trafikoarentzat ixten duela baliatuta.

 

Doako ikastaro hauetako saioetan parte hartu nahi dutenek kiroldegian eman behar dute izena ekainaren 2ra arte.

 

Bizikletaren erabileraz gain, ikastaroak bizikleta mantentzeko oinarrizko nozioei helduko die, eta bide-segurtasuneko elementuei eta gomendioei eta zirkulazio eta bizikidetzako arauei.

 

  

1349