Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ekonomiaren susperraldiari eta lurralde garapenari bultzada emateko elkarlana sendotu dute Aldundiak eta Orkestrak

Ekonomiaren susperraldiari eta lurralde garapenari bultzada emateko elkarlana sendotu dute Aldundiak eta Orkestrak

Lehiakortasunerako Euskal Institutuak foru erakundearekin batera lan egingo du ‘Zubigintza’ proiektuaren bitartez, gobernatza berria eta ekonomia sustapeneko politikak oinarri hartuta

2017/05/12
Orkestrarekin hitzarmena sinatzen

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orkestra-Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunerako Euskal Institutuak, elkarlan estrategikoko hitzarmena formalizatu dute gaur, unibertsitate arloko Zubigintza, Ikerkuntza-Ekintzarako Laborategia proiektuaren zuzendaritza akademikoa zein ikerkuntza sustatzeko, lurralde garapen orekatua eta kohesionatua xede hartuta. Lan-ildo hau berritzeak bi erakundeon elkarlana berritzea dakar, ekonomiaren susperraldia finkatzeko eta lurralde osoaren garapena bultzatzeko politikoen alorrean.

Gipuzkoako diputatua nagusiak, Markel Olanok, eta Orkestrako presidenteak, Ignacio Mª Echeberriak, izenpetu dute hitzarmena. 2017an egongo da indarrean eta bi ekintza ildo nagusi edukiko ditu, Zubigintza proiektuaren aterkipean. Batetik, enpresa txikiei zuzendutako politiken eraikuntza eta dinamizazioa, lurraldeko eragileen arteko harreman eta gobernantza eredu berria oinarri hartuz. Bestetik, lurralde garapenaren alorrean Gipuzkoak etorkizunean izango dituen desafioen inguruko ikerkuntza eta lan akademikoa.

Helburu nagusia da Orkestrak Aldundiari euskarria eskaintzea ikerkuntza eta trebakuntza prozesuak garatzerakoan, Institutuak alor hauetan duen eskarmentua aprobetxatuz: eskualde eta tokiko garapena, berrikuntza politika eta sistemak, enplegua sortzeko lurralde estrategiak eta RIS3 estrategiak, gobernantza edo berrikuntza soziala, eta klusterrak. Hitzarmena 246.840 eurorekin hornitu dute eta bi erakundeon artean elkarlanerako eta koordinaziorako testuinguru egonkorra finkatu nahi da, Aldundia unibertsitate eta ikerketa zentroekin duen “etengabeko” interlokuzioaren barruan.

Markel Olanok onuragarritzat jo du Aldundiaren eta Orkestraren arteko harremana, 2009an Gipuzkoa Sarean egitasmoa martxan jarri zenetik indarrean dagoena, eta azpimarratu du hitzarmen berria legealdiko Kudeaketa Plan Estrategikoaren barruan jasotako lehentasunezko lan ildoekin bat datorrela. Bai Lurralde osoan “gobernantza ona” bultzatzearekin, eta baita “ekonomiaren suspertzea finkatzeko” egitasmoekin ere.

Diputatu nagusiak azaldu duenez, helburu horietan aurrera egiteko, ezinbestekoa da gobernu ekintzan “berrikuntzaren” alde egitea, ez bakarrik politiken edukietan, baizik eta formetan ere. “Lurralde osoko aktore ezberdinen gaitasuna indartu eta sustatu nahi dugu, erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartu eta ineraktuatzerakoan. Funtsezkoa da persona guztien babesa, ideiak eta energia eskuratzea, eta Gipuzkoak duen kapital soziala mobilizatzea. Beti azpimarratu dugu kapital horren aberastasuna”. Erronka horretan, garrantzitsutzat jo du Orkestraren eta, oro har, unibertsitate sarearen ekarpena.

  

1343